Prentsa oharra

Aitzole Araneta Elkarrekin Donostia udal taldeko bozeramaileak eta
Reyes Carrere EH Bilduko udal taldeko bozeramaileak
prentsaurrekoan salatu dute gaur, urriko osoko bilkuran, EAJk eta
PSEk bi aldaketa garrantzitsu egingo dituztela udal batzarraren
funtzionamenduan:

1- Osoko bilkuretan eztabaidatu daitezkeen kontrol-mozioen
kopurua nabarmen mugatuko dute, hau da, Gobernuari egin
beharreko KONTROLA mugatuko dute.
2- Udal Gobernuak izango du beti azken hitza eztabaida guztietan,
osoko bilkurak oposizioaren lana kontrolatzeko tresna bihurtzeko
asmo argiarekin.

Udal Batzarrak bi eginkizun nagusi ditu: araudiak eta ordenantzak
onartzea eta Gobernuaren jarduna kontrolatzea. Kontrol-funtzio hori
mugatzen denean, demokraziaren aurkako atzerapauso argia da.

Baina hau ez da oposizioaren aurkako neurri bat bakarrik. Udal
taldeok auzo-elkarteen salaketak, kultur taldeen kexak edo
partikularren proposamenak, besteak beste, ekarri ohi ditugu osoko
bilkurara. Orain, are oztopo gehiago jarri nahi dituzte herritarren
ahotsa osoko bilkurara irits ez dadin.

Izan ere, Donostiako araudia bereziki atzerakoia zen lehendik ere:
Donostia da batzordeak “itxiak” mantentzen dituen euskal hiriburu
bakarra (ezin da irudirik hartu, ez audiorik, eta ez da irekia
herritarrentzat). Gainerako euskal hiriburuetan, batzordeak erabat
irekiak dira komunikabideentzat eta streaming bidez ikus daitezke.

Gainera, ezagunak dira herritarrek osoko bilkuretan zuzenean hitza
hartzeko dituzten mugak, eta urte asko igaro dira herritarren
hitzartzerik gabe pleno batean.

Eta bukatzeko, azken hitza beti gobernuak izatea autoritarismoaren interpelatua interpelatzaile bihurtzen baita. Demokrazian guztiz
onartezina da hau sintoma argia da. Eta, gainera, eztabaidaren funtsa baldintzatzen du,