Prentsa oharra

● Aranetak EAJren eta PSEren hiri proiektua kritikatu du,
“betikora itzultzeko krisia inungo neurririk jarri gabe
lehenbailen pasa dadin presa duena”.
● Koalizio aurrerakoiak etxebizitzen eta lokalen
alokairu-prezioei buruzko ebazpen bat eta enplegu duinari
buruzko beste bat erregistratuko ditu.

Udalean egindako Politika Orokorreko Osoko Bilkuran, Aitzole
Araneta Elkarrekin Donostiako bozeramaileak aurrez aurre jarri ditu
Goiaren hiri proiektua, “betikora itzultzeko krisia lehenbailen pasa
dadin presa duen proiektua”, eta etxebizitzaren irisgarritasunean,
zaintzan, zerbitzu publikoetan eta enpleguan oinarritutako
alternatiba bat.

“Iaz proposatu genuen eredua ez da gurea, dagoeneko ez da gurea,
zentzuzkoa da”, adierazi du Aranetak, eta “gaur, pandemiarekin,
hiriaren bizitza eta etorkizuna bermatzeko bakarra dela frogatu da”.

Hala, talde aurrerakoiaren bozeramaileak gogorarazi du etxebizitza
dela familiak pobrezia larrira eramaten dituen faktore nagusia, eta
kritikatu egin du Gobernuak “sustatzaile pribatuen onurak
maximizatzeko politika aukeratu izana, hirian etxebizitza babestuak
eraiki beharrean”. Gainera, Aranetak errepikatu duenez, egungo
testuinguruan, etxebizitza “pandemiaren aurkako txerto bakarra da
eta guztientzat eskuragarri egon behar du”.

Bestalde, Elkarrekin Donostiak ohartarazi du lan prekarizazioa dela
donostiarrak beren hiritik kanporatzeko funtsezko faktoreetako bat.
“Aukera aprobetxatu behar dugu, eztabaidatzeko eta irtenbideak
irudikatzeko gai izan behar dugu, gure hiriak lehen gaizki egiten
genuena gainditu dezan, krisien aurrean erresilientea izan dadin eta
ekoizpen-eredu iraunkorra izan dezan”.

Aranetak azpimarratu duenez, pandemia horrek “feminismoa
aspalditik salatzen ari zen zerbait argi utzi du, zainketak historikoki
emakumeek gehienbat egin dituzten lanak izan direla”. Ildo horretan, zaintzak lan segurutzat eta lan baldintza duinekin babestea
aldarrikatu du bozeramaileak.

Azkenik, Europako funtsei buruz ere mintzatu da Araneta, eta
Bilboren eta Bizkaiaren aldeko desoreka egoteaz gain, azpiegitura
handiak egiteko erabiliko direla kritikatu du, covidak eragindako
krisiarekin lotuta egon beharko liratekeenean. “Errealitatea tematia izan arren, zu burugogorragoa zara”, adieraz dio Aranetak Goiari. “Alkate izan eta entzun. Izan ere, orain arte, Goia jauna, badirudi egin nahi duzun gauza bakarra guztion gainetik pasatzea dela, inork ezer esan gabe. Gaur, gai izan beharko genuke eztabaidak sustatzeko, akordioak lortzeko edo bat ez etortzeko, inolako konplexu eta beldurrik gabe. Guk azken hilabeteetan esan dugu, ahalik eta akordio gehien lortzeko erantzukizun-ariketa bat
egiteko prest gaude, ariketa bera eskatzen diezuegu”, gaineratu du.