Prentsa oharra

Psoriasia, gaixotasun inflamatorio kronikoa da, mingarria eta oso gailenkorra, biztanleriaren %2,3ak erasaten duena. Gaur egun ez du sendabiderik, baina kasu bakoitzarako tratamendua ezarriz eta hau denboran mantenduz, hobekuntza sintomatologiko nabarmenak lortzen dira. Jorge Sotok, Policlínica Gipuzkoan dermatologoa, patologiaren okerragotzea “egoera epidemiologiko berriarekin lotura” izan dezakeela dio, eta “lan-egoera irregular batek, familia-arazo batek edo gaixo dagoen ahaide batek eragin dezakeen estres eta antsietate egoera” ere erruduna izan daitekela dio.

Psoriasia ezin da trasmititu, baina hala ere gaixotasuna duten pertsonak estigmatizatuak sentitu daitezke.

Jorge Sotok, psoriasian aurrerapenak bi lineatan doazela dio: “Inflamazioaren puntu espezifikoak tratatzen baimentzen duten aurrerapenak, eta aho-bidezko farmakoak; hauen bidez, aurretik zeuden beste batzuen pareko emaitzak lortzen dira, baina tratamenduak txandakatzea ahalbidetzen dute”. Lehenengoek “forma larriak dituzten eta ezeri erantzuten ez dioten pertsonentzat, emaitza hobeak lortzen dituzte eta haien administrazioa erosoagoa da, batzuk urtean hiruzpalau aldiz bakarrik jartzen dituelako gaixoak”. Desabantaila nagusia, prezioak dira, Sotok dionez.

“Mundu mailan bitarteko formetarako zabalduko diren aho-bidezko farmakoak, itxaropen handia dakarte gaixotasuna pairatzen dutenentzat.”, gehitzen du dermatologoak. Gutxieneko eraginak dituzten kasuetan, tratamendu egokia klasikoa izaten da, oso eraginkorra ondo erablitzen bada. “Gakoa, gaixoek emaitzak lortzeko esaten zaiena betetzeaizango litzateke”dio Sotok.

Gaur egungo tratamendua hiru taldeetan banatzen da: Topikoak: kremak eta UV izpiak, forma arin edo ertainentzat; aho-bidezko edo inyekzio-bidezko tratamendu klasikoak, metotrexatoa bezala, oso erabilgarria paziente askorentzat igorpenak lortu ditzakelako koste baxuarekin; eta tratamendu biologikoak, muturrekoak eta zabalak diren formentzat, aurreko tratamenduei erantzunik izan ez dutenentzat, eta neurri handi batean, pairatzen duenaren bizitza zaildu dezaketenean erabiliko dira.

Psoriasiaren ezagutzan aurrerapen handi bat bizimoduaren zenbait alderdik haren larritasuna baldintzatzen dutela da, eta aldatuz gero, gaixotasuna, muturreko formak barne, hobetu egin daitekeela” azaldu du Sotok,”arazoak ez agertzera iritsi daiteke ere”. Alderdi horiek, hurrengoak dira: bizitza ordenatu bat eramatea, pisu zuzen bat mantentzea eta elikadura egoki bat eramatea.

Bideoa https://youtu.be/fmGnZau_9cE