Prentsa oharra

  • COEGIk gogorarazi du maskara higieniko berrerabilgarriak ez direla produktu sanitarioak ezta norbera babesteko ekipamendua ere (NBE), eta dauden desberdintasunak argitzen ditu, fabrikazio estandar desberdinen arabera, denek ez baitute berdin babesten COVID-19aren aurka.
  • Erizaintzako Elkargoen Erakundeak infografia eta bideo bat plazaratu ditu herritarrei azaltzeko “telazko” maskara eraginkor bat nola aukeratu. Bideoa ikusi dezakezu esteka honetan: https://www.youtube.com/watch?v=CrIS-suwc48&feature=youtu.be&idU=2

Maskara higieniko berrerabilgarriak, lagunartean “telazko” maskara esaten zaienak, gero eta presenteago daude merkatuan, baina, aitzitik, denak ez dira egokiak koronabirusaren aurrean babesteko. Arrazoi hori tarteko, Erizaintzako Elkargoen Erakundeak egiazki babestuko gaituztenak erosteko gakoak ematen ditu, infografia eta bideo baten bitartez.

Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialetik (COEGI) gogorarazten dute horrelako maskarak ez direla produktu sanitarioak ezta norbera babesteko ekipamendua ere (NBE), eta, ondorioz, ez direla ingurune sanitarioan edo beste pertsona batzuekiko distantzia mantendu gabe erabiltzeko produktuak. Infekzioaren aurka egiazki babestuko gaituzten maskara higienikoak erosteko erizaintzako aholkuei dagokienez, hau gomendatzen dute: kontuan hartu fitxa teknikoa, aztertu maskara mota eta erabili gogorarazteko sistemak denboran zehar zuzen erabiltzeko.

Fitxa teknikoa: Zehaztu egin behar du UNE-EN 0065 araua betetzen duela (edo Europako homologoa –CWA17553), hau da, kanpotik barrura 90eko iragazketa edo handiagoa duela, testatua eta estandarraren arabera fabrikatua. Gainera, produktuaren fitxan agertu behar dira fabrikatzaileak garbitzeko ematen dituen gomendioak, zenbat garbialdi jasaten dituen –erizainek gomendatzen dute ez erostea bost garbialdi baino gehiago jasaten ez dituztenak–, konposizioa, erabiltzeko epea eta denbora –inoiz ez lau ordu baino gehiago edo tartekatuta–. Halaber, nabarmentzen dute garrantzitsua dela iragazteko eta arnasa hartzeko eraginkortasuna zehaztea.

Maskara mota: Gomendatzen direnak dira homologatuta daudenak, araudia betetzen dutenak eta testatuta daudenak. Noizean behin erabili litezkeenak dira etxean egindakoak, baina Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak baimendutako materialak erabili badira. Inola ere erabili behar ez direnak dira, berriz, gomendatutako materialak erabiltzen ez dituztenak eta establezimendu komertzialetan araudia bete gabe saltzen direnak.

Erabiltzeko gomendioak: Gomendatzen da gogorarazteko sistemak erabiltzea, erabilerako lau ordura aldatzeko gogoratzeko eta jakiteko garbitu edo bota egin behar diren. Kutsatzea saihesteko, gomendatzen da erabileratik erabilerara poltsa transpiragarrietan gordetzea, eta ez erabiltzea zorrorik gabeko kordoiak eta beti goma edo tiretatik manipulatzea.