Oharra

OHMARRAK tailerra: Pentsamendu bisuala eta kontsumo arduratsua

Iñaki Martiarena (Mattin) ilustratzaile eta erreztaile bisual donostiarra eta SARETUZ elkartea (Donostiako kontsumo arduratsurako sarea) kontsumoaren inguruko ikerketa eta hausnarketa egiteko elkartu gara. Horretarako zenbait tailer antolatu ditugu, piktograma eta nota bisualen bidez konpartituko dugun informazio bisuala jasotzeko.

OHMARRAK tailerrak pentsamendu bisualaren formazio pildorak dira, Donostiako agente desberdinen arteko kontsumoaren inguruko hausnarketa kolaboratiboa bilatzen dutenak.

  • Tailer hauek kontsumo ohituren inguruan kontzientziatu eta hausnartzeko helburua dute.
  • Pentsamendu bisualaren inguruko oinarrizko formakuntza eta nota bisualak hartzeko erramintak eskainiko dira.
  • Denon artean, pentsamendu bisualaren erramintak erabilita eta Mattinen sostenguarekin, egungo kontsumoaren eszenatokiaren inguruko nota bisual batzuk sortuko ditugu.
     

Zure kontsumo ohituren inguruan hausnartu eta pentsamendu bisuala garatzeko teknika sortzaileak ikasi nahi badituzu alternatiba desberdinak dituzu:

  • Azaroak 15 10:30h Uliako lore baratzak (gazteleraz) 
  • Azaroak 17 17:00h Teila Fabrika (euskara)
  • Azaroak 20 17:00h  Impact Hub (Tabakalera eraikineko 3. solairua) (gazteleraz)

(Iraupena 2 ordu)

*COVID-19 krisia dela eta antolakuntzak beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu (maskararen erabilera, segurtasun distantzia eta eskuak garbitzea) eta horretaz gain beharrezkoa balitz online formatora egokituko litzateke. Horregatik, antolatu ahal izateko aurretiko konfirmazioa behar dugu doako izen emate bidez.

Izen ematea hemen.

Informazio gehiagorako idatzi: info@saretuz.eus -era, edo begiratu gure webgunean www.saretuz.eus