Oharra

Beldurrezko astean etenaldia egin eta gero Azaroak 10-ean bueltatuko da Kresala Zinekluba Kenji Mizoguchiren zikloari amaiera emateko, berak zuzendutako azken filma eskainiko da, “Akasen chitai”.

Donostiako kultur eragileek egindako akordioa medioa, saioa ordu erdiz aurreratu dute eta arratsaldeko 19:00tan hasiko da.

Akasen chitai. Japón. 1956. 85 min.

Dirección/Zuzendaritza: Kenji Mizoguchi.

Guión/Gidoia: Masashige Narusawa.

Fotografía/Argazkia: Kazuo Miyagawa.
Intérpretes/Aktoreak: Machiko Kyô, Aiko Mimasu, Ayako Wakao, Michiyo Kogure, Kumeko Urabe, Ayasuko Kawakami, Hiroko Machida, Eitarô Shindô, Sadako Sawamura, Toranosuke Ogawa.

“Ametsen herrialdea”, Tokioko auzo batetan kokatutako burdel bat, egoera zail bat pasatzen ari da Parlamentua prostituzioa debekatzen duen lege bat onartzekotan dagoelako. Prostituten egunerokotasunaren deskribapena, egoerak baldintzatuta haien gorputza salerostera behartuta dauden emakumeena, baita bizimodu hortatik ihes egin nahi dutenena ere.