Prentsa oharra

Ianko Gamboa: “Iruzur fiskalaren aurkako borrokan ganberako talde guztiek erakutsitako konpromisoa argi eta garbi islatu da TicketBai izeneko sistema gaitzen duen Foru Araua aho batez onartzean”

 “Foru Arau hau aho batez onartuta, Gipuzkoan aurrerapen kualitatibo bat egin da zerga-iruzurraren aurka borrokatzeko estrategiaren ezarpenean, eta, horren bidez, zerga-iruzurra eragozteko tresna teknologikoak erabiltzeko beharra ezarri da. Arau honen xedea da azken kontsumitzaileekin lan egiten duten enpresaburuen eta profesionalen establezimenduen terminalak kontrolatzea (saltokiko terminalak)  “ adierazi du, Ianko Gamboa  EAJ-PNVren batzarkide Gipuzkoako Batzar Nagusietan, iruzur fiskala eragozteko lanabes teknologikoak erabili beharra ezartzen duen gaur onartutako Foru Arauari buruz. Ganberako taldeek aho batez onartu duten Foru Arauak lortutako adostasun maila azpimarratu du bozeramaile abertzaleak. “Ganberako talde guztiek zerga-iruzurraren aurkako borrokan erakutsitako konpromisoa argi eta garbi islatu da TicketBai izeneko sistema gaitzen duen Foru Araua aho batez onartzean, tresna eraginkorra baita Gipuzkoako Foru Ogasunarentzat iruzurraren aurkako borrokan”.

“TicketBai sistemaren lau ezaugarri nagusi aipatu nahi nituzke – jarraitu du Ganboak –; lehenengoa da faktura eta/edo tiketa jaulkitzearekin batera, denbora errealean, fitxategi bat bidaliko zaiola Foru Aldundiari. Gainera, tiketak QR kode bat izango du, erosleak bere baliozkotasuna eta beharrezko tributazioa betetzen dituela egiaztatzeko. Bigarrenik, aipatu behar da erregistro bat egongo dela, eta bertan agertuko direla arestian aipatutako betebeharrak eta garatzaileak betetzeko beharrezkoak diren software bereziak. Helburua, onartutako software-hornitzaileen zerrenda zergadunen esku jartzea da. “Ticket-Bai” sistema informatikoaren ezarpena sustatzeko kenkari bat ere ezartzen da – adierazi du EAJ-PNVren bozeramaileak –, non zergadunek beren kuota osotik Sozietateen gaineko Zergan, Ez-egoiliarren gaineko Zergan edo PFEZean 2020, 2021 2022 eta 2023an egindako inbertsioen eta gastuen % 30 kendu ahal izango dute. Azkenik, Foru Aldundiak doako softwarea garatu eta zergadunen eskura jarriko du. Neurri hori merkatari txikien eta autonomoen mesederako da, bete beharreko betebeharra ekonomikoki arintzeko”.

“Sistema informatiko berri honek bermatzen du Aldundiak jasoko dituen ondasun eta zerbitzuen entregak dokumentatzen dituzten fitxategiek baldintza hauek beteko dituztela: osotasuna, kontserbazioa, trazabilitatea, bortxaezintasuna eta emisioa. Azken batean, zerga-betebeharra betetzen dela bermatzera eta, horrela, zerga-iruzurraren aurkako borroka indartzera bideratutako alderdiak. Sistema berria erabiltzeko betebeharra 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera izango da. Hala ere, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, zergadunek sistema berria erabiltzen hasteko borondatezko epea irekiko da, jakinda aldi horretan ez direla aplikatuko arau-haustearekin lotutako zehapenak. Zalantzarik gabe, alde batetik, zerga-iruzurraren aurkako borrokarako tresna egokia izango da – amaitu du Ianko Gamboak –“.