Oharra

Hurrengo astean Kresalan Abel Ferrara zuzendariaren “Tomasso” filma izango dugu.

Orain dela aste batzuk estreinatu zen Espainiako zinema aretoetan baina Donostiako estreinaldia izango da gurean.

Lekua: Trueba Aretoak

Eguna: Azaroak 17

Ordua 19:00

Sinopsia: Tommaso artista estatubatuarra erroman bizi da bere emaztea den Nikki eta bere alaba DeeDeerekin. Drogazale ohia, orain bizitza txukuna darama, gidoien idazketa, meditazioa, Alkoholzale anonimoen bilerak, Italiera ikasketak eta bere antzerki klaseak medio. Baina Tommaso oso jeloskorra da, eta bere irudimen arriskutsua errealitatearekin nahasten da.