Prentsa oharra

  • Gurutz Linazasoro, Policlínica Gipuzkoako neurologoak azpimarratu duenez, “Mendekotasunak sari-zirkuituarekin edo plazerraren zirkuituarekin lotuta daude, guztiok dugun darun-zirkuitu bat, fontseskoa dena bizirik irauteko eta geneak ondorengoei trasmititzeko”.
  • “Adikzioen kausa multifaktoriala da: “Faktore genetikoa, biología eta social eta kulturalak daude”.
  • “Predisposizio genetikoa baldin badago, edozein adikziorako joera areagotu egingo da, arriskua bilatzeko dugun joera areagotzen duelako”.
  • Garrantzia ematen dio mendekotasun mota berezi bati, gure gizartearen artean gero eta protagonismo handiagoa lantzen ari dena, eta “sare sozialekiko eta teknologia berriekiko mendekotasuna” deritzona.

Azaroaren 15a alkoholik gabeko egun mundiala izan zen, legez onartutako droga, baina osasunean ondorio larriak dituena, Gurutz Linazasorok adierazi duenez. Policlínica Gipuzkoan Parkinson eta Alzheimerren Terapia Aurreratuen Programaren zuzendariak nabarmendu duenez, “Garuneko errekonpensa-zirkuitua, animailek ere badutena, dopamina izeneko neurotrasmisore batek ahalbidetzen du, eta egoera atsegingarrien aurrean aktibatzen da, jaten dugunean edo sexu-harremanak ditugunean adibidez”.

 “Menpekotasuna duten pertsonen artean, menpekotasuna eragiten duen drogak, errekonpensa-zirkuituaren funzioa bahitzen du”, dio Linazasorok. Drogek berehala plazer beharra asetzen dute eta dopamina sistema osoa urez betetzen duenez, gaizki lan egiten hasten da.

Linazasororen ustez, “COVID-19arekin mendekotasun-jokabideak areagotzen ari dira, batez ere substantzia jakin batzuengan mendekotasuna duten pertsonengan, eta horiek harreman arazoekin lotu dira; izan ere, ez da gauza bera etxean giltzapetua egotea edo eguna kalean ematea”:

Gurutz Linazasorok “menpekotasun mota berezi bat, gure gizartearen artean gero eta protagonismo handiagoa hartzen ari dena eta <sare sozialekiko eta teknologia berriekiko mendekotasuna> deitzen dena” nabarmendu nahi du

Linazasorok, hiru aldiz ikerketa proiektu onenaren Parkinson saria, Espainako Neurologia Elkartearen hezkuntza lan onenaren saria (2008) eta Parkinsonen ikerketa zientifikoaren saria (2009) jaso dituena, adikzioen arrazoia faktore anitzekoa dela uste du; “Faktore genetiko bat dago, faktore biologiko eta faktore sozial eta kultural bat”. Hala ere,  “nolabaiteko jarrera genetikoa izateak edozein adikziorako dugun joera areagotzen du, arriskua bilatzeko dugun joera areagotzen delako”, dio. Doktoreak azaldu duenez, predefinitutako jarrerak dituzten pertsonak dira, eta bilaketa eta berritasun-jokabideak gustatzen zaizkie”. Hau, edozein mendekotasunetan erortzea errazten du, Linazasororen esanetan.

Policlínica Gipuzkoako neurologoak dioenez, drogek eragin akutuak edo kronikoak dituzte garun funtzioan. “Alkoholean eragin akutua mozkorraldia izango litzateke, non gogo-aldartea aldatzen den. Baina ondorio kronikoak garunean eta neuronetan sortzen den kaltea izango lirateke, batez ere memoriarekin zerikusia duen eremuan, dementzia sortzera iritsiz”, dio sakontzeko neurologoak. “Gauza bera esan daiteke beste droga psikoaktibo batzuei buruz,  cannabisari buruz adibidez, nerabeen psikosi-gertakariekin lotuta baitago, edo kokaina iktusaren eta dementzia batzuekin ere”, dio Linazasorok.