Prentsa oharra

Dakizunez, Elkargoak orain dela 14 urtetik hona antolatzen duen jardunaldiaren helburua da foro bat edukitzea, profesionalen artean erizaintzako ezagutza partekatzeko eta hedatzeko (*programa eransten da).

Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialaren (COEGI) egoitzak Gipuzkoako Erizaintzako Berrikuntza eta Ikerketako XIV. Jardunaldiak hartuko ditu datorren ostegun honetan, azaroak 19, 16:00etatik aurrera. Elkargoak 14 urte daramatza ekitaldia antolatzen, helburua izanik foro bat edukitzea, profesionalen artean erizaintzako ezagutza partekatzeko eta hedatzeko, eta aurkeztutako lanen artean onenak aintzatestea.

Aurtengo programan sartzen diren gaietako batzuk dira zainketa kritikoak arnas infekzio biral larria duten helduengan, eskolako heziketa COVID-19aren aurrean, jangela terapeutiko bat irekitzea zainketak sortzeko, sukaldean aritzea diabetesarekin, edo pazientearen autonomia ebakuntza ondoko mina kudeatzeko.

Halaber, mahai inguru bat egingo da, ”Erizaintza COVID-19arekin ikasten eta aurrera egiten” izenburupean, hainbat esparrutako (ospitalea, Lehen Arreta, etab.) gipuzkoar erizainen partaidetzarekin.

Osteguneko saioan bi sari entregatuko dira: Ikerketa zientifikoko proiektu edo lanaren ahozko komunikaziorik onenaren saria, eta Publikoaren saria.

PROGRAMA

16.00h-16.05h Ongietorria eta Aurkezpena. Pilar Lekuona, COEGIko lehendakaria

16.05-16.50h Ahozko Komunikazioen Mahaia eta posterra

Moderatzaileak: Anunciación Jiménez y Mª Antonia López.

16.05h-16.15h  COVID-19a: Zainketa kritikoen kudeaketa arnas infekzio biral larria duten helduengan”. ONLINE

Maria Serrano.

16.15h-16.25h  “Eskolako heziketa COVID-19aren aurrean: prebentziorako oinarrizko jarraibideak”.

Amaia Cuesta.

16.25h-16.35h “Jangela terapeutiko bat irekitzea: zainketak sortzeko espazio bat ahalbidetzea”.

Maria Isabel Pagola.

16.35h-16.45h  “Sukaldean diabetesarekin”. ONLINE

Zihortza Marzan.

16.45h-16.50h “Pazientearen autonomia ebakuntza ondoko mina kudeatzeko, PCA ponpen bitartez”. ONLINE

Amaia Senosiain.

16.50-17.05h Solasaldia

17.05-18.00h Eztabaida Mahaia: Erizaintza COVID-19arekin ikasten eta aurrera egiten”.

Hizlariak:

  • Ana M. Martinez. Lehen Arretako erizaina, Parte Zaharreko ESIa (Donostia).
  • Haizea Arrasate. Donostia Unibertsitate Ospitaleko erizaina.
  • Tania Vicario. Donostia Unibertsitate Ospitaleko erizaina.
  • Rosa Sancho. Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetza. Zaintza Epidemiologikoko Unitatea.
  • Erika Migliaccio. Donostia Unibertsitate Ospitaleko Urgentzietako Zerbitzuko erizain ikuskatzailea.
  • Miguel Angel Moral. Altzako Osasun Zentroko eta Martuteneko Espetxeko ikuskatzailea.

Moderatzaileak: Ana Isabel Atienza eta Javier Ortiz de Elguea

18.00-18.20h Atsedena

18.20-18.30h Sari banaketa eta amaiera:

  • Ahozko komunikaziorik onenaren saria.
  • Publikoaren saria.