Prentsa oharra

Aitzole Aranetak nabarmendu du lanek arazo nabarmenak izan dituzten, eta deialdia egiteko eskatu du, foro egokia delako alkateak proiektuari buruzko informazioa gardentasunez eman dezan.

DONOSTIA. Elkarrekin Podemos-IU udal taldeak eskatu du Donostialdeko Metroaren obren jarraipena egiteko batzorde berezia lehenbailehen deitzea, Eneko Goia alkateak talde politikoei helaraz diezaien ETSk modu ofizial eta zehatzean eman dion informazioa, astearte honetan metroko
pasantearen lanetan, Zubieta kalean, beste zulo bat agertu ondoren.

Aitzole Araneta udal taldeko bozeramaileak adierazi duenez, Goiak proiektu polemikoaren egoerari buruz Eusko Trenbide Sareak, lanen arduradunak eman dion informazioa gardentasunez transmititu
dezan premiazkoa dela defendatu du, are gehiago gertakarien errepikapena kontuan hartuta, eta alarma eragin duela kaltetutako eremuko bizilagunen eta donostiarren artean.

Elkarrekin Podemos-IUk Donostialdeko Metroaren obren jarraipena egiteko batzorde bereziaren premiazko deialdiaren eskaera erregistratu du; izan ere, bere ustez, foro horretan eman behar du alkateak azken gertaeraren eta lanen egoeraren berri. “Batzordea da foro egokia Eneko Goiak jaso
duen informazioa transmiti dezan azken lardaskeriaren ostean, are gehiago kontuan hartuta gertaera hori batzordeak igaro direnean eta hurrengo osoko bilkura egiteko astebete baino gehiago falta denean gertatu dela, eta gaiaren garrantzia kontuan hartuta, alkateak ezin dio uko egin batzordea
deitzeari”, berretsi du Aitzole Aranetak.

Udal taldeko bozeramaileak pasantearen obren gardentasun falta salatu du; izan ere, ekainean bizilagunak alertan jarri zituen zulo bat agertu zen. Aitzole Aranetak ohartarazi duenez, zulo berri bat agertu da astearte honetan, leku berean eta lanak geldituta daudela. Hori dela eta, udal taldeak azken hilabeteetan egin duen eskakizuna azpimarratzen du, eremu horretan lurzoruak jasaten dituen kalteen balorazioa finkatuko duen auditoria-txostenarena, eta eremuaren egonkortasuna bermatze aldera
proiektuaren egoera eta bideragarritasuna argituko duen auditoretza-txosten serio hori egiteko beharrari buruzkoa.