Prentsa oharra

Gizonezkoen Erreginaren II. Kopa ospatu da Valentziako Colonial Sport goi
errendimenduko zentroan. Euskadiko taldeak, Eneko Lambea (Sakoneta
kluba) eta Unai Arrieta (Donosti kluba) ordezkatuz, lehen postua lortu zuen.
Une historikoa, bizi dugun egoera dela eta. Murrizketak eta entrenatzeko
oztopoak gorabehera, gimnastek euren azken hilabeteetako lana erakutsi
ahal izan zuten. Oraingoan, ikusleen berotasuna urrutitik sumatu behar izan zen, ateak itxita ospatzean.

11 autonomia erkidegok dominak lortzeko taldeak osatu zituzten. Podiuma
Kataluniak zilarrarekin eta Nafarroak brontzearekin osatu zuten.
Txapelketa honek ezbeharrei aurre egiteko eta gure klubaren biziraupenaren alde borrokatzen jarraitzeko indarra ematen digu, bizi dugun eskola-kirolarentzat eta federatuarentzat hain kezkagarria den egoera honen aurrean.

Ez dugu ahaztu nahi, halaber, Oinarrizko Kadeteak eta Udane Hermosok,
Oinarrizko Infantilak, egiten ari ziren lan handia, ezin izan baitute parte hartu Eusko Jaurlaritzaren azken murrizketengatik.

Kirola, segurua izateaz gain, funtsezko tresna ere bada gure gazteentzat, bai
osasun fisikorako bai mentalerako.