Prentsa oharra

  • Garapenerako lankidetzaren arloan lan egiten duten GKE-ek aitortu egiten dute Euskadiko erakundeen ahalegin orokortua nazioarteko elkartasun- eta lankidetza-politikei eusteko eta pertsona ziurgarrienekiko aurrekontu-konpromisoa mantentzeko.
  • Arabako Foru Aldundia joera horretatik at kokatu da, eta murrizketa handiak egin ditu 2020ko aurrekontu-sailan.

COVID-19ak garapenerako lankidetzaren arloko euskal politiketan izan duen eragina ezagutzeko, nazioarteko lankidetzaren arloan lan egiten duten 79 GKEk osatutako Euskadiko Garapenerako GKE-en Koordinakundeak aztertu du 2020ko politika horien aurrekontu-exekuzioa erakunde nagusietan, hain zuzen ere, hauetan: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia-Eusko Jaurlaritza; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta Vitoria-Gasteiz, Bilbo eta Donostiako Udalak.

Ondorioztatu dute, oro har, erakunde horiek lankidetza-politikei eusteko ahalegin nabarmena egiten ari direla osasun-, gizarte- eta ekonomia-krisi gorabehera; izan ere, politika horiek, gainerako gizarte-politiken antzera, pertsonak jartzen dituzte erdigunean. “Txalotu egiten dugu gauden testuinguruan murrizketen irtenbide erraza erabili ez izana; izan ere, aurreikusitako partidak exekutatzen ari dira edo, kasu batzuetan, doikuntzak egiten ari dira, baina aldeko jarrera kontinuista hautematen dugu”, adierazi dute. Apustu honek ahalbidetzen du, egoera gorabehera, Euskaditik elkartasun politikak bideratu ahal izatea herrialde txirotuetan, eta, beraz, “krisi global honetan irtenbidearen parte izatea, inor ez atzean geratzeko”.

Hala ere, aipatutako joera orokor horretan Arabako Foru Aldundia da salbuespen nagusia; izan ere, 2020an murrizketa nabarmenak egin ditu lankidetza-politiketan. “Xede horretarako 1.383.352 euroko urte honetako aurrekontutik ezabatutako partidak 733.500 eurokoak izan litezke; horrek esan nahi du ekitaldi honetan % 53tik hurbil dagoen murrizketa bat egon dela”. Aurreikusitako aurrekontu-sail horiek, exekutatu ez direnak, konprometituta zeuden garapenerako GKE-ek egiten duten lana bultzatzeko pertsona kalteberenetako egoera arintzeko, hemen eta lan egiten duten ohiko beste leku batzuetan. “Euskadiko beste erakundeetan ez da horrelako erabakirik hartu”, ziurtatu dute.