Prentsa oharra

Udal taldeko bozeramaileak salatu duenez, alkateak eta ETSko arduradunek ez dute informaziorik eman obren jarraipenerako batzorde berezian, eta argi geratu da “ezin dutela bermatu etorkizunean zulo berriak sortuko ez direnik”.

“Herritarrak ez dira lasai geratu gaurko agerraldiaren ostean”, salatu du Aitzole Aranetak. Dauden ziurgabetasun ugariei erantzunik ez ematea salatu du.

Donostiako Elkarrekin Podemos-IUk, izan ere Eneko Goia alkateak eta Euskal Tranbide Sareko (ETS) arduradunek ez zuten erantzunik eman joan den astean beste zulo bat agertu zenean Metroko pasabidearen obren inguruan, eta horrek, herritarrak lasaitu beharrean, zalantza eta
kezka handiagoa eransten die herritarrei.

Aitzole Araneta udal-taldeko bozeramaileak salatu duenez, Metroaren pasantearen obren “lardaskeria” ren ondorioz sortutako gardentasun falta agerian geratu da gaur eguerdian lanen jarraipenerako batzorde berezian, eta bertan agertu dira alkatea eta ETSko arduradunak (Ernesto
Martinez de Cabredo zuzendari nagusia eta Antonio Lopez Palenzuela obra-zuzendaria), Donostiako Elkarrekin Podemos-IU taldeak eskatuta. Udal taldeak erakunde horren premiazko deialdia eskatu zuen, joan den asteartean Zubieta kalean beste zulo bat agertu ondoren, obren egoera ofiziala eta zehatza ezagutzeko.

Aitzole Aranetak salatu duenez, proiektuaren inguruko zalantzak ez dira uxatu, Elkarrekin PodemosIUk egindako galdera ugarien aurrean erantzunik eman ez delako; horrez gain, ziurgabetasunak
areagotu egin dira, batzordeak egiaztatu baitu ez dagoela bermerik etorkizunean arazo gehiago ez gertatzeko.

“Bigarren zuloa lehenengoarekin lotuta dagoela esatera mugatu dira, baina ez dute azaldu zergatik gerta zitekeen bigarren zulo bat, eta ez dakite beste zulo batzuk ager daitezkeen, nahiz eta denbora guzti honetan obra geldirik egon den eta lurra egonkortzeko lanak egiten ari direla esan”, kritikatu du
Aranetak, “Etorkizunean antzeko arazoak sortzea ezin dutela bermatu argi geratu delaka”.

“Eneko Goia eta ETSko arduradunak batzordera etorri dira agerraldia egin dutela esateko bakarrik, baina ez dituzte zalantzak argitu. Gardentasun falta erabatekoa da. Jakin nahi genuen zergatik ez zen aldez aurretik jakin ingurua gaizki zegoela, eta erantzunik gabe joango gara “, kritikatu du Udaleko bozeramaileak.

Horri dagokionez, Donostiako Elkarrekin Podemos-IUk eskatzen du txosten sakon bat egin dadila lurraren egoerari buruz, ekainean lehen zuloa agertu eta obrak gelditu ondoren, eta, hala ere, obren arduradunek, ETSk, ez dute obren jarraipenerako batzorde berezian inolako informaziorik eman, eta
nahiz eta lanen arduradunek, Udal Gobernuaren babesarekin, ekainean iragarri zuten zundaketa batzuk egingo zituztela inguru horretan, lehen zuloa agertu ondoren, gaur arte ez dira hasi.

Lanen arduradunek hondartzen denboraldia ez oztopatzeko ez direla hasi lanak orain arte esan dutei, baina, horren harira, ekainean iragarritako ikerketa batzuk bost hilabetez atzeratu izana azpimarratu du Aranetak, udako denboraldia aspaldi amaitu denean, gainera. Azkenik, Aranetak aurpegiratu du batzordean parte hartu zutenetako inork ez duela ezer esan obraren kostuaren garestitzeari buruz ( % 50 eta % 70 artekoa da jatorrizko proiektuaren aldean), eta aregehiago pandemiaren ondoriozko egungo krisian, herritarren premiazko arazoei aurre egiteko
baliabideak behar baitira. “Herritarrak ez dira lasai geratu gaurko agerraldiaren ostean”, azpimarratu
du Udaleko bozeramaileak.