Prentsa oharra

  • Alexandre Lüttich neurorradiologo interbentzionistak eta Nicolás Samprón neurokirurgialariak, biak Policlínica Gipuzkoakoak, nerbioetako gaixotasunez, gerrialdeko lesioez eta bizkarrezurreko kirurgiaz hitz egingo dute.
  • Lekua erreserbatu daiteke, 08:30etatik 14:00etara 943 002 759 zenbakira deituz, edo comunicación.gpk@quironsalud.es korreo helbidera zure izen-abizenak, NAN eta telefono zenbakia emanez. Aquariumeko YouTube kanalaren bidez jarraitzeko aukera izango da ere.

Osasun ikasgelak bueltan dira Donostiako Aquariumera, orain ekitaldi hibrido bezala. Bihar, azaroak 26, 19:30etan, Policlínica Gipuzkoako bi adituk 3 dimentsioko interbentzioak eta bere etorkizuna aztertuko dute. Aurrez aurre izateaz gain, ekitaldia zuzenean jarraitzeko eta bertan parte hartzeko aukera dago, Aquariumeko Youtubeko kanalaren bidez.

Jatorri neurologikoko lesioak, tumoreetatik, aurpegiko minetara, bizkarrezurreko endekapenezko gaixotasunetara eta arrarotasun kongenitoetaraino joan daitezke. Policlínica Gipuzkoan azken teknologia dute, Euskadiko osasun pribatuan soilik daukatena; 3 teslako erresonantzia magnetikoa eta azken belaunaldiko hemodinamika-gelak, patologia horiek tratazeko eta zenbat kirurgiatan garun-estimulazioa errazteko.

Sampron eta Lüttich medikuek operatu dituzten bi gaixoren testigantzak jasoko ditu osasun gelak. Maria Prieto O’Mullony, Super Amara Bera Berako eskubaloi jokalaria, mikrodisektomia bat jaso zuena, “bikain” dago, bere errekuperazioan “oso ondo” doalako. Gainera, ornoetako haustura baten ondorioz operatutako 72 urteko emakume batek kirurgia esperientzia partekatu du baita ere.

Egungo egoera dela eta, osasun-gelaren ohiko forma, formatu hibrido bezala eskainiko da. Aurrez aurrekoa eta “streaming” bidezkoa izango da emanaldia, Aquariumeko YouTube kanalean emango dena, eta emanaldian parte hartzeko aukera egongo da. Hilaren 26an, osteguna, etortzerik ez duenarentzat, edozein beste momentuan ikusteko aukera izango duzu, Policlínica Gipuzkoa eta Quirónsalud-eko YouTube kanalean.