Prentsa oharra

Kresala zinekluba sortu zenean helburuetako bat jendartean zinema kultura zabaltzea izan zen. Horretarako 2014 urtean Kresala zinekluba sariak sortu ziren. Askotan erdi ezkutuan geratzen diren profesional eta lanbideei ikusgarritasuna emateko asmoz.

Filmak bat aurrera atera daitezen pertsona askok parte hatzen dute proiektuan, haien lana askotan ezkutuan geratzen da. Urtero bizitza zineari eskaini dion pertsona bat aukeratzen da eta omenaldi xume bat eskaintzen zaio. 2017tik aurrera gainera berak duen lan kuttun baten proiekzioa ere gehitu zaio ekitaldiari.

Aurten programatzaileen lana omendu nahi dugu, programatzaileak dira ikusleok ikusiko ditugun pelikulak aukeratzen dituztenak. Horregatik zinemagintza ezberdin bat ezagutarazteko egin duen lan guztiagatik Mane Cisneros izango da aurtengo saritua. Atxikita doakizue bere bio-a.

Abenduak 16-an egingo da ekitaldia Donostiako Antzoki Zaharren arratsaldeko 19:00tan, ekitaldia doan izango da baina gonbidapenak jaso behar dira Abenduak 1-etik aurrera.

Ekitaldirako Omenduak aukeratu duen filma “MOTHER, I AM SUFFOCATING. THIS IS MY LAST FILM ABOUT YOU” da : Lemohang Jeremiah Mosese zine zuzendariaren lana. Filmak oinarri zuzendaria ume zela bere amarekin Lesothotik Berlinera egin zuen bidaia du.