Prentsa oharra

Bi erakundeek hitzarmen bat izenpetu dute, Donostia Sustapenaren bitartez,
biozientzia eta osasun arloan inguruko berrikuntza eta ekintzailetza proeiktu berriak
sustatzea xede duena. Horretarako, osasun arloarekin zerikusia duten enpresa
proeiktuak lagunduko dira, enpresa kudeaketa aholkularitza espezializatuarekin,
Biodonostiako ikerlariek laguntza teknikoarekin eta eta 5.000 eurora arteko
laguntzarekin. . Berrikuntza eta ekintzailetza programak beste lan ildo bat ere
proposatuko du. Besteak beste, Biodonostiak zehazturiko erronkei irtenbideak
proposatzeko ekintzaileei zuzenduriko deialdi bat ere zabalduko da.. Akordioak barne
ditu ere talentua erakarri eta garatzeko jarduketak, Europako proiektuetan parte
hartzea, hezkuntzaren arloko gaitasunen garapena eta transferentzia teknologikoa.

Marisol Garmendiak, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotziak, honakoa adierazi du: “gainditu
beharreko hainbat erronka ditugu aurrean, besteak beste, COVID-19aren aurkako borroka,
eta hain zuzen ere borroka horrek gogorarazten digu ikertzeko gaitasuna mantendu behar
dugula eta tresna, teknologia eta bestelako soluzio berriak garatu behar ditugula birusari
aurre egiteko. Donostian, erronka hauei aurre egiteko, berrikuntzaren aldeko apustua egitea
planteatu dugu eta hitzarmen honek balio du hiri mailako estrategia hori bideratzeko,
berrikuntza eta ezagutza polo gisa. Lortu nahi duguna da proiektu bat duten pertsona eta
enpresei benetako aukerak eskaintzea, kasu honetan biozientzien alorrean, proiektua
Donostian gauzatu ahal izateko”.

Donostia Sustapenak urteak daramatza Donostia berrikuntza eta ezagutza polo gisa eraldatu
eta finkatzea lortu nahi duen hiri mailako estrategia garatzen, horretarako talentua garatu,
mantendu eta erakarrita. Helburu horrekin hainbat zerbitzu, programa eta laguntza jarri ditu
abian, arreta berezia jarrita enpresa proiektu berritzaileak edo I+Gari lotutakoak dituzten
kualifikazio handiko profil gazteekiko harremanean, hartara gazte hauen prestakuntzan eta
proiektuaren garapenean lagunduta, gazteak kontratatzeko baliabideak eskainita edo
gazteei lehen nazioarteko lan esperientziak bizitzea ahalbidetuta, besteak beste.

Biodonostia da Donostialdeko ESIari atxikitako osasun ikerkuntzarako institutua eta hauek
dira haren xedeak: ikerketa biomedikoa, epidemiologikoa, osasun publikoaren eta osasun
zerbitzuen alorreko ikerketa sustatzea, osasun sistemako programa eta politikei oinarri
zientifikoa eskaintzea eta, lehentasunezko moduan, ikerketa traslazionala bultzatzea,
ezagutza zientifikoak jardunbide klinikora ahalik eta azkarren eramatea helburu duena. Hori
guztia, nazioarteko gomendioei jarraituta, Gipuzkoako lurralde esparruan, eta
Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuarekin izenpetutako lankidetza hitzarmenei esker.

Hitzarmen horien bidez Biodonostiari esleitzen zaio Euskal Osasun Sistemaren baitan
garatutako I+G+b-aren kudeaketa eta ikerkuntza eta berrikuntzaren arloetako prestakuntza.

Bi erakundeek berritu egin dute euren lankidetzarako konpromisoa, lankidetza zientifikoteknikoko hitzarmen honekin, jarraian adierazitako arloetako jarduketak aurreikusten dituena:
1.- Ekintzailetza. Bi alderdien artean berrikuntza eta ekintzailetza programa pilotu bat
garatzea, bi jarduera ildo izango dituena (erronkak eta ekintzailetza), biozientzien alorrean.
1.1.- Ekintzailetza Ekin+Salud deialdi irekia.Hautagaitza aurkezteko epea GAOan
argitaratzen denetik Abenduaren 30raino izango da. Programa honek hauxe eskainiko du:

  • Ekin+ programaren berariazko aholkularitza espezializatua.
  • Ibilbide-orriaren diseinua lortu nahi diren helburuekin eta garatu behar diren
    mugarriekin.
  • Zehaztutako helburuak lortzeko banakako tutoretza.
  • Finantza planen garapenerako, negozio ereduen, gaitasun pertsonalen, nazioartera
    ateratzea lortzeko, berrikuntzarako, jabego industriala eta intelektualerako, merkatura
    ateratzeko, I+G+b proiektuen finantzazio deialdien aholkularitza aditua.
  • Finantzazioa atzitzea, S.G.R. Elkargi Abalen Funtsen lehentasuneko sarbidea barne.
  • Coworking-eko gune batera sarbidea proiektua garatzeko, programak irauten duen
    bitartean.
  • Hedapena: programan parte hartzen duten proiektuen bistaratzea eta sustapena
    Donostia Sustapenak antolatutako ekitaldien eta jardueren bitartez.
  • Osasun arloko adituen mentoretza, Biodonostia OSIko ikertzaileen bitartez.
  • Diru laguntza, 5.000 eurora arte.
  • Proiektua Berritzaile gisa balioztatzea Donostia Sustapeneko programen eta
    laguntzen deialdietarako, berrikuntza eta talentu estrategien barruan.
  • Atzerrian egonaldiak / konexioak atzitzea bioosasunaren eremuko ekosistema
    berritzailearekin.
    1.2.- Biodonostiak planteatutako erronka bati erantzuten dieten ekintzaileen ideiei irekitako
    deialdia. Urtarrilean zehar zabaltzea aurreikusten da.
    2.- Hezkuntzaren arloko gaitasunen garapena. Biozientzien arloko bokazio berrien
    sustapena, Donostia Sustapenaren Donostia Innovation Campus programako jardueren
    bitartez, berrikuntzarekin eta Biodonostiak garatzen dituen ikerketa eta garapen arlo
    espezifikoekin lotura duten erronka eta lehiaketei esker.
    3.- Transferentzia teknologikoa. Aholkularitza teknologikoa eta I+G garapenak (Bonu
    Teknologikoa) biozientzien arloan, tokiko enpresa eta ekintzaileek sustatutako osagai
    teknologikoa duten proiektuekin lankidetzan, horretarako transferentzia teknologikoa eta
    Biodonostian garatutako ezagutzaren transferentzia baliatuta.
    4.- Talentua erakarri eta garatzea. Biozientzien arloko aukerak identifikatuko dituzte, bai
    atzerriko egonaldiak ahalbidetzeko helburua dutenak eta baita atzerrian lanean ari diren
    donostiar kualifikatuen profilak Biodonostiara ekartzeko helburua dutenak ere. Donostia
    Sustapenak Biodonostiaren eskura jarriko ditu hainbat tresna, azken honen beharrak eta
    planteamenduak asebetetzeko: Talent House Harrera Plana, Talentuaren Itzulera, Talentu
    Berritzailea, nazioarteko mugikortasun programak, etab. (Donostia Sustapenaren programa hauen finantzaketaren % 50 Europako Gizarte Funtsetik erator liteke, Euskadi EGIF 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan, “Donostia GazteEkin: hiriko azaleratzen ari diren sektore eta sektore estrategikoetako lan merkatuan gazte langabetu adituen integrazio egokitua”
    Programarako).
  1. Berrikuntza ekosistema. Biodonostiak hainbat eduki proposatuko ditu biozientzien
    alorreko zabalkunde jarduerak garatzeko, bereziki Berrikuntzaren Astea, Donostia WeekINN
    eta antzeko ekimenen esparruan.
  2. Europako proiektuen eta finantzaketaren identifikazioa. Bi erakundeak lankidetzan
    arituko dira biozientzien, osasunaren eta zahartzearen alorretako proiektuak identifikatzeko,
    prestatzeko eta aurkezteko, hainbat esparrutan (Europako proiektuak, Donostiako hiriko
    proiektu pilotuak, etab.). Atal hau jada gauzatzen ari da Turineko eHealth ekosistema
    garatzeko helburua duen Interreg Europe Ecoris3 proiektuaren baitan. Proiektu horri esker,
    Italiako hiri horretara egokitzen ari da Biodonostiak, osasun arloko berrikuntza institutua den
    heinean, garatutako eredua. Atal honen baitan egongo litzateke ere Donostia
    Sustapenarekin ezarritako lankidetza bera enpresetarako transferentzia teknologikoa
    lortzeko, ekintzailetzari sostengua emateko, start up-ak sortzeko edo ezagutzaren
    sozializaziorako ere.