Prentsa oharra

  • Haritza Cristóbal fisioterapeuta eta Policlínica Gipuzkoa eta Donostiako Quirónsalud Eguneko Ospitaleko Errehabilitazio Zerbitzuko arduradunak azpimarratu duenez, “Gorputzak mugimendua behar du, eta hori mugatzea dakarren guztia, nabaritzen dugu, batez ere errehabilitazioa behar zuten pertsonetan”.
  • “Gaur egungo mugikortasun murrizketek eragin handiagoa dute ezintasunen bat duten pertsonengan”.
  • Bideoa

Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna “guztiontzako eguna” bat da, Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, “Desgaitasuna giza izaeraren parte baita”. Haritza Cristobal, Quirónsalud Gipuzkoako Fisioterapia eta erreabilitazio zerbitzuko arduradunaren ustez, COVID-19ak denei eragin die; “Gure errutinak aldatu egin direlako, eta desgaitasuna duten pertsonen kasuan, aldagelak eta normalean erabiltzen den materiala ezin erabiltzea eragozpen bat da”.

Haritza Cristóbalek azaldu duenez, “Egungo protokoloek distantziei eustea eskatzen dute, eta ondorioz, birgaitze lanetarako espazioak aldatu eguin behar izan ditugu, vaina horrek hobekuntzak ekarri ditu gure kasuan. Izan ere, zerbitzua Quirónsalud Donostiako Eguneko Ospitalera eraman dugu, bertan leku gehiago baitugu eta lehen baino hobeto lan egin dezakegulako, eta tratamenduaren maiztasuna txikiagoa bada ere, saio bikoitzak egiten ari gara. Emaitzak lortzeko garaian, bide onetik goazela ikusi dezakegu”, gaineratu du.

Gipuzkoako biztanleen %15 inguru desgaitasun motaren bat du, eta kopuru hori geroz eta handiagoa da, biztanleria zahartzen doalako. Baita ere, Euskadiko pertsonen %30a baino gehiagok, 45 urtetik aurrera, desgaitasun motaren bat du. Hala ere, OMEk dioenez, ia denok denok izaten dugu bizitzako uneren batean iraunkorra edo aldi baterako desgaitasunen bat. Cristóbalek dioenez, “Gaur egungo mugikortasun murrizketek desgaitasun mailaren bat duten pertsonei eragiten diete gehien bat”.

Haritza Cristobalen ustez, paziente guztiak modu berean ez tratatzea garrantzitsua dela uste du, “Patologiaren azterketa egin behar da, paziente bakoitzaren gabeziak, arazoak eta beharrak ikusi behar dira, eta desgaitasun mailaren arabera egokitu beharko gara, tratamendurik onena eta zehatzena emateko”, ondorioztatu du Errehabilitazio eta Fisioterapia zerbitzuko arduradunak.