Nota de prensa

Medicusmundi Arabak, medicusmundi Bizkaiak eta medicusmundi Gipuzkoak “Bidezko Prezio Batean” Legegintzako Herri Ekimenari Laguntzeko Adierazpen Instituzional bat aurkeztu dute gaur Euko Legebiltzarrean.

Sendagai berrien prezioak izugarrizkoak dira Osasun Sistema Nazionalarentzat. 2018an, ospitaleko farmaziako gastua 6.600 milioi eurotik gorakoa izan zen. Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independentearen arabera, gastu hori etengabe hazi da azken urteotan, 2013an 2.300 milioi eurokoa baitzen, ia hiru aldiz gutxiagokoa. Euskadin, farmazia- eta osasun-gastua (ospitale-gastua, errezetarekin egindako gastua eta errezetarik gabeko gastua) 1.104.861 eurokoa izan zen 2017an, 2014anbaino 21,21 euro gehiago.

Ikerketa berritzailearen zati handi bat ikerketa-zentro publikoetan egiten da, finantzaketa publikoarekin. Askotan, enpresek balio-prezioan erosten dituzte ekipo publikoen ikerketa-emaitzak, eta, gero, gehiegizko prezioak jartzen dizkiete ikerketa horien bidez garatutako sendagaiei. Izan ere, askotan, prezioak espekulatiboak dira: 10, 100 eta, batzuetan, 1.000 aldiz garestiagoak dira fabrikazio- eta ikerketa-gastuak baino. Industria farmazeutikoak % 16 inbertitzen du ikerketan, baina % 23 baino gehiago gastatzen du marketinean. Honek osasun-arloko profesionalengan eragiten du, farmako hauen preskripzioari preferentzia emantera bultzatzen baitituzte..

Etorkizuneko COVID 19-aren tratamentu eta txertoak adibide ezin hobea dira merkaturaturatze-esklusibotasunak eta monopolioeksarbide-bermearekiko hartu duten gailentasuna agerian uzteko. Honen adibide daukagu, herrialde aberastuek (munduko biztanleriaren % 13 baino ez dira) munduko txertoen hornidura potentzialaren erdia blokeatzearen erabakia.

Sendagai berrien gehiegizko prezioa dela eta, gobernuek koordainketak jartzen dizkiete pentsiodunei eta finantzaketa publikoa kentzen diete sendagai erabilgarri askori. Osasun-sistemak ordaindu beharrean, pertsona bakoitzak ordain ditzan. Hori dela eta, 2018an 1.400.000 pertsona baino gehiagok ezin izan zituzten erosi osasun publikoan errezetatu zizkieten botikak.

Sendagai berrien prezio altuen arrazoia, patente eta beste esklusibotasun batzuen monopolioa da; honek aukera ematen baitie enpresei nahi duten prezioa ezartzeko. Monopolioa 20 urtetarako ematen zena, enpresek ikerketa gastuak ordain zituzten ematen zen. Baina enpresek askoz lehenago berreskuratzen dituzte gastu horiek (urtebete, bi edo hiru urtean), sendagaiei esleitzen dizkieten irabazi-margina handiagatik. Hau guztia, administrazio publikoek lotura ekonomikoak arautzen dituen legeen faltagatik gertatzen da.

Gaur egun, Sektore Publikoko Kontratuen Legeak arautzen du produktu farmazeutikoen erosketa, hau da, ez da prozedura horiek nola egiten diren zehazten duen araudi berezirik. Beste modu batera, edozein hornidura-kontratu arautzen duen legeriak berak arautzen du produktu farmazeutikoen erosketa. Hala ere, normalena ordaintzen den benetako prezioa ezkutatzea da, botikak eskuratzearen prezioak zabaltzeko betebeharra dagoen arren. Honen arrazoia? Konpainia farmazeutikoek dauzkaten konfidentzialtasun-akordioak, eta honen ondorioz administrazio publikoek laborategiekin negoziatutako prezioak zabaltzeko ahalmena ez izatea.

Joera horrek arriskuan jartzen ditu osasunerako eskubidea eta osasun-arreta, sendagaiak eskuratzeko zailtasunak sortuz eta osasun-sistema publikoen finantza-egonkortasuna kolokan jarriz.

Errealitate horren aurrean, medicusmundi Arabak, medicusmundi Bizkaiak eta medicusmundi Gipuzkoak Eusko Legebiltzarrari, “Medikamentuak bidezko prezio batean” Herri-ekimenari  Babes-adierazpena Instituzionala proposatzen dioteBabes-adierazpenak osasun-administrazioek ahalik eta gardentasun handienarekin bidezko prezioak ezartzeko eta eztabaidatzeko duten gaitasuna indartzea proposatzen du, herritarrek beharrezko tratamenduak jasotzeko aukera dutela bezmatuz eta osasun-sistema publikoa mantentzea arriskuan jarri gabe.

Adierazpen horren bidez, Eusko Legebiltzarrak Espainiako Kongresuari Europar Batasuneko legeria aldatzea eta sustatzea eskatzen dio, eta aldi berean, legedia Espainiako Estatuan, sendagaien prezioak finkatzeko arduradunei eta arlo horretan erantzukizuna duten erakunde guztiei sendagaien kostua finkatzen dituzten akta eta dokumentuak argitara ditzatela eskatzen da, baita sendagaiek osasun publikorako eskuratzen diren prezio unitarioak ere. Honela, Eusko Legebiltzarrak gardentasunarekin duen konpromezua berrituko du.