Prentsa oharra

Aitzole Aranetak salatu du pandemiak egoera “dramatikoan” utzi dituela hiriko sektore txikienak eta ikusezinenak, jarduera ekonomikoaren bolumen handia eta milaka familiaren sostengua izan arren.

Donostiako Elkarrekin Podemos-IUk Udal Gobernuari galdetuko dio zergatik oraindik ez dituen iragarri taxien, ile-apaindegien, hurbileko denda txikien edo bidai agentzia txikien, besteak beste, sektore hauetarako laguntzarik, baliabidearik edo plan espezifikorik. Izan ere, azken horiek jarduera murriztu dute, Covid-19ren aurrean ezarritako murrizketen ondorio larriak direla eta Aitzole Araneta udal-taldeko bozeramaileak salatu duenez, pandemiak egoera “dramatikoan” utzi ditu hiriko sektore txikienak eta ikusezinenak, eta ia oharkabean pasatzen ari da, nahiz eta hiriko jarduera ekonomikoaren bolumen handia izan eta milaka enplegu eta familia horren mende egon. Pandemiari aurre egiteko ezarritako edukiera-murrizketak eragin handia izaten ari dira sektore horien jardueran, eta ia desagertuta geratzen dira.

Sektore horiek osasun-krisiak egoera larriagotu dien esparru eta jarduera ekonomikoen multzo zabal horretan sartzen dira. Krisi horrek bereziki jo du ostalaritzan, pandemiari aurre egiteko duela hilabete baino gehiagotik ezarritako murrizketen barruan ezarritako erabateko itxieraren ondorioz.

Aitzole Aranetak gaitzetsi duenez, indarrean dauden mugek esagertzeko zorian uzten dituzte hainbat sektore,
eta Udal Gobernuak ez du laguntzarik, baliabiderik eta plan espezifikorik iragarri pairatzen duten egoera larria arintzeko. Hori dela eta, Donostiako Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaileak batzordean hitz egingo du asteazken honetan.

Horren harira, Aranetak kritikatu du EAJ eta PSEren Gobernuak uko egin ziola 2021eko aurrekontuetan ostalaritzarako, aisialdirako eta turismorako erreskate partidak sartzeari, euren beharrei eta eskaerei erantzuteko. Udal taldeko bozeramaileak salatu duenez, sektore horien aldarrikapenak hurrengo udal
aurrekontuetan jaso beharko lirateke; izan ere, aurrekontu horiek erreskaterako partida ekonomiko
espezifikoak izan beharko lituzkete, ostalaritzaren, aisialdiaren eta turismoaren parte-hartze aktiboaren bidez haien beharrei erantzuteko.