Prentsa oharra

  • Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak eta ANDADEk hitzarmen bat izenpetu dute, hainbat ekimen garatzeko, gipuzkoar erizainak prestatu daitezen paziente anputatuaren zainketa integralei buruzko alderdietan.
  • Elkartearekin egindako akordioa COEGIren helburuaren baitan kokatzen da, lankidetza esparruak indartzeko pazienteen elkarteekin eta izaera sanitario, soziosanitario, profesional edo hezitzailea duten beste erakunde batzuekin.

Pilar Lekuonak, Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialeko (COEGI) lehendakariak, eta Manuel Quesadak, Anputatuen Elkarte Nazionaleko (ANDADE) EAEko ordezkariak, lankidetza hitzarmen bat sinatu dute bi erakundeen artean, Gipuzkoako erizainei zuzendutako prestakuntza eta sentsibilizazio ekintzak garatzeko, paziente anputatuaren zainketa integralei dagokienez.

Erizain profesionalek lan handia egiten dute goiko edo beheko adarra anputatuta duten pazienteak artatzeko garaian. Erizaintzako beste zeregin batzuen artean dago ebaketaren ondorengo 24 orduetan zauriak zaintzea, hemorragiak ekiditeko, sena agiria jaso ondorengo zainketak jarraitzea, edo, are gehiago, pazientearen beharrak hautematea arlo sozialean eta psikologikoan.

Horregatik, Elkargoa eta ANDADE elkarrekin arituko dira hauei lotutako jarduerak garatzeko: zainketa integrala; paziente anputatu berriarentzako teknikak eta kudeaketa; jarduerak pazientearen eguneroko bizimodura egokitzea (paziente anputatuaren autonomia eta independentzia sustatuz); erizainaren esku hartzea pazienteen protetizazio prozesuan; adar fantasmaren eta muinoiaren minaren kudeaketa eta autokontrola; edo muinoiaren erizaintzako zainketak (konpresio bendak, larruazala zaintzea, anputatutako zatiaren postura egokiak eta desegokiak, etab.).

Halaber, akordioaren barruan sartzen da baita ere Lehen mailako Arretako talde jarduerak garatzea, paziente anputatuei eta zaintzaileei zuzenduta. Horretarako, COEGI saiatutako kolegiatuek parte hartu dezaten ikastaro, mintegi, biltzar eta solasaldietan, ANDADEk berak edo bi erakundeek elkarrekin antolatuta. Halaber, Elkargoak konpromisoa hartu du gipuzkoar erizainei elkarteari eta horren ekintzei buruzko informazioa emateko.

Elkartearekin egindako akordioa COEGIren helburuaren baitan kokatzen da, lankidetza esparruak indartzeko pazienteen elkarteekin eta izaera sanitario, soziosanitario, profesional edo hezitzailea duten beste erakunde batzuekin.

Andade

ANDADE estatu mailako elkarte bat da, irabazi asmorik gabea, 2007an sortua, eta Barne Ministerioak Onura Publikoko Erakundetzat aitortua. Anputatuen kolektibo osoa hartzen du (helduak eta haurrak, goiko adarra eta behekoa), eta hainbat motatako baliabide ugari ditu anputazioa sufritu duten pertsonei eta horien senideei laguntzeko.