Oharra

Asteartean arratsaldeko zazpiretan Trueba zinemetan “JOSEP” filma izango dugu ikusgai, Frantziako Le Ronde egunkariko Aurel karikatura egilearen proiektua. Espainiako zinemetan abenduaren 4an estreinatu bazen ere Euskadiko estreinaldia izango da.

Beti bezala sarrerak aldez aurretik erostea gomendatzen dugu, www.kresalazinekluba.com/kresala-on-line webgunean. Azken saioetan aretoa txiki geratu bait da Covid19-ak eragindako mugen ondorioz.

Asteazkenean Antzoki zaharrera egingo dugu salto, eta bertan Kresala saria ekitaldia burutuko dugu. aurten Mane Cisneros izango da omenaldia jasoko duena eta ondoren berak aukeratutako “MOTHER, I’M SUFFOCATING, THIS IS THE LAST FILM I MADE ABOUT YOU” ikusi ahal izango dugu.

Saio honetarako gonbidapenak Antzoki zaharreko leihatilan jaso daitezke doan.

Josep (2020) 80 min. Francia.

Dirección/Zuzendaritza: Aurel

Guion/Gidoia: Jean-Louis Miles

Música: Silvia Pérez Cruz.

Animación/Drama

Sinopsia: Otsaila, 1939. Frantziako gobernuak Franco-ren diktaduratik ihesi dabiltzan errepublikanoak kontzentrazio-esparruetan sartzen ditu. Horietako batean, alanbre arantzadun batek banatzen dituen bi pertsonaia lagun bihurtzen dira. Horietako bat Josep Bartoli da, Francoren erregienaren aurka borrokan dabilen marrazkilari bat.