Prentsa oharra

Covid-19 aren agerpenarekin, gure egunerokotasunean eragina duten egoera berriak bizitzen ari gara, erosteko modu berriak eta gure artean harremantzeko modua berriak.

Ba Gera elkarteko merkatariak, birasmatzeko eta egoera berrira egokitzeko beharra sentitu dute, bezeroei erosketak erosoago egiteko asmoz.

Helburua hori izanik, Ba Gera-tik, honako zerbitzua jarri dugu martxan:

“ZURETZAT” “TE OFRECEMOS”
Kontsumitzaileari hainbat zerbitzu eskaintzen dizkion ekimena da, hiriko dendetan erosketa
errazteko.

Ekimen honen bidez, kontsumitzaileak HAINBAT ZERBITZU izan ditzake, atxikitako saltokiek
eskainiak:

  1. ON LINE EROSKETA, etxetik mugitu gabe, merkatari bakoitzaren kanalen bidez eta, oro har, WhatsApp-aren bidez.
  2. AURRETIKO ZITA-ren zerbitzua, erosketak lasaiago eta erosoago egiteko. Hitzordu hori, Whatsapp bidez eska daiteke establezimendu bakoitzari.
  3. ETXEAN JASOTZEKO zerbitzua, ezin baduzu dendatik pasa edota erosketak pisu handia baldin badu.
  4. Erositakoa DENDAN JASOTZEKO AURRETIKO ZITA, erosketa bezeroarentzat unerik onenean jasotzeko. Hitzordua WhatsApp bidez egin ahal izango da.

Ekimen honi atxikitako saltokiek kartel bat dute erakusleihoetan. Kartel horretan, saltoki bakoitzaren WhatsApp zenbaki pertsonalizatua agertzen da, eta saltokiak eskainitako edozein zerbitzu eska dezakete.

Nahikoa da herritarrak telefono mugikorreko bere kontaktuetan zenbaki hori gordetzea, eskainitako zerbitzu guztiez gozatu ahal izateko.

“ZURETZAT” “TE OFRECEMOS” zerbitzuak, hiriko hainbat auzotan dauden 12 saltoki biltzenditu, eta Ba Gera-ko establezimendu guztietara zabaltzeko helburuarekin sortu da. Saltoki parte hartzaileak hainbat sektoretakoak dira: moda, informatika, papergintza, dekorazioa, opariak, etxea, zerbitzuak Saltokien zerrenda hemen koltsulta daiteke: https://bagera.eu/actividades/zuretzat-teofrecemos/

Ekimen honen bidez, saltoki txikiak digitalizaziora hurbiltzeaz gain, adin guztietako biztanleen artean oso zabalduta dagoen tresna bati erabilera ematen diogu. Beraz, esan daiteke, kontsumitzaileek erabiltzeko aukera handiak dituztela.

Gabonetako Kanpainaren hasierarekin batera abiarazi nahi dugu ekimen hau, kontsumitzailearentzat oso lagungarria izan daitekeelakoan, bai erosketak planifikatzeko, baita orain datozen data nabarmenetan erosketak egiteko ere.

Nahiz eta Ba Gera-ko saltokiek higiene- eta segurtasun-bermea eskaintzen dizkieten bezeroei, zerbitzu honek agerian uzten du saltokiek kezka handia dutela bezeroei erosketa segurua egiteko neurririk onenak eskaintzeak.

Ba Gera elkartetik, elkarteko kide diren establezimendu guztien izenean, donostiar guztiei eskerrak ematen dizkiegu Donostiako saltokian erosketak egiteagatik, jasotako laguntzagatik, eta erosketak egiteko tokiko saltokiak aukeratzen jarraitzera animatzen ditugu.

Ba Gera Donostiako Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzu Enpresen Elkartea da, auzo guztietako merkataritzari, ostalaritzari eta zerbitzuei enpresei ahotsa emateko sortua.

Tokiko enpresek, hiriaren garapen ekonomiko eta sozialean duten garrantzian sinesten dugu; izan ere, merkataritza txikiak eta ostalaritzak hiri bizia, segurua, atsegina, funtzio anitzekoa, sozialki ekitatiboa, kulturalki askotarikoa eta tokiko enplegu egonkorra sortzen laguntzen dute.

Hiri-eredu horren aldeko apustua egiten dugu, eta hori lortzeko, Donostiako merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzuen etorkizuna indartzeko lan egiten dugu.