Prentsa oharra

Joan den ostiralean estreinatu zuten abonu sisteman eta tarifetan hobekuntzak egitea eskatu du,
herritarrentzako errazagoa izan dadin eta hiriko auzo guztietara lehenbailehen irits dadin.

Donostiako Elkarrekin Podemos-IUk mozio bat aurkeztuko du ostegun honetako Osoko Batzarrean, Udal Gobernuari eskatzeko Dbizi zerbitzu berria herritarrentzako eskuragarriagoa izan dadila, egiten diren bidaien araberako deskontuak ezar ditzala eta erabiltzailearen errealitate sozioekonomikoa kontuan har dezala, egoera ahulean dauden herritarrei abonua doan ordaintzeko aukera emanez.

Donostiako Elkarrekin Podemos-IU taldeak funtsezkotzat jotzen du mugikortasun iraunkorra lortzea, joan den martxoan onartutako larrialdi klimatikoaren adierazpenaren edukiaren ildotik, eta horretarako ezinbestekoa da hirian bizikleta garraiobide gisa erabiltzea sustatzea. Zentzu horretan, Haizea Garayk, udal taldeko zinegotziak adierazi duenez, “Inauguratu berri den zerbitzua hobetzeko tarte handia dagoela uste dugu” eta, horregatik, tarifikazio sisteman eta abonamenduetan aldaketak egiteko eskatu dio Udal Gobernuari.

Alde batetik, prezioa beste garraiobide batzuen aldean lehiakorra izan dadin, zerbitzuaren ohiko erabilera egiten dutenak sarituz; hau da, erabileraren araberako deskontuak aplikatuz, Dbuseko Mugi txartelaren tarifek ezartzen dituzten deskontuekin bat etorriz, tarifak egindako bidaia-tarteen arabera aplikatzen baitira.

Eta, bestetik, distantzia handiak egin behar dituztenak gehiago larritu ez daitezen, geltokien egoera edozein
dela ere, tarifak aldatzea baloratzea planteatzen da.

Era berean, Garayk uste du abonu-modalitate berriak sartu behar direla, abian jarri den familia ugarien abonamendutik harago. “Gure ustez, lehentasuna da beste zerbitzu publiko batzuetan bezala -Kirol Txartela, adibidez-, beste errealitate batzuetara egokitzen diren abonuak ezartzea, hala nola guraso bakarreko familietara eta erabiltzailearen egoera sozioekonomikora, egoera ahulean dauden Dbizi zerbitzuaren erabiltzaileentzako zaurgarritasuna ahalbidetuko duen abonu sozial batekin”. Horren harira, talde ezkertiarreko zinegotziak esan du “ez dugula ulertzen Dbizi salbuespena izatea beste udal zerbitzu batzuekin alderatuta hobariak aplikatzerakoan, eta udal gobernuak zuzenketa bat egitea espero dugu”.

Bestalde, Garayk salatu du martxan jarri den Dbizi sistema berria ez dela oraindik hiriko auzo guztietara iritsi, eta egoera hori ez dela ulertzen Donostiako Elkarrekin Podemos-IU taldean. “Larrialdi klimatikoaz eta mugikortasunaren alorrean bidegorrien sarea eta garraio publikoaren sistema hobetzea planteatzen duen ekintza-planaz hitz egiten badiguzue, ez dugu ulertzen, gorago geratzen diren auzoetara zerbitzua iristeko hainbeste tematu eta gero, Dbizi sistema oraindik auzo osoetara iritsiko ez denik”, kritikatu du Garayk.

“Are kezkagarriagoa iruditzen zaigu bigarren faserako aurreikuspenik ez egotea”, azpimarratu du. Horrela, Donostiako Elkarrekin Podemos-IU taldeak Dbiziko egungo sisteman beharrezkoak diren aldaketak egiteko eskatuko du ostegun honetako Osoko Bilkuran, auzo guztietara iristeko, pertsona guztiek sisteman sartzeko aukera izan dezaten. “Ez du zentzurik kale berean Dbiziko hiru geltoki egoteak, milaka donostiar dauden auzo osoek zerbitzu hori erabiltzea ezinezkoa ikusten duten bitartean”, salatu du Garayk, eta lehentasunezkotzat jo du zerbitzua instalatzeko bigarren fasearen kronograma bat aurkeztea geltokien
sarearen mapa osoa ikusteko.

Azkenik, Donostiako Elkarrekin Podemos-IUk defendatzen du Dbizi zerbitzua behar bezala hedatzeko hirian bidegorrien sarea hobetzeko eta handitzeko premiazko inbertsioa egin beharko dela, herritarrek ildo horretan egiten dituzten eskaerak jasoz, bai eta mugikortasun jasangarria egituratzeko beharra ere, larrialdi klimatikoari aurre egiteko erronkari erantzuteko.