Prentsa oharra

Igeldoko Herri Kontseilua eta igeldoko herritarrak urteak daramatzate kaxkotik kanpinerako tartean espaloiaren beharra aldarrikatzen. Eta orain arte Donostiako udalak ez die jaramonik egiten esan dute Igeldoko Herri Kontseiluko kiedeek.  

Azken aldian Igeldon izaten den jende uholdea dela eta, Igeldoko Herri Kontseiluak are eta beharrezkoago ikusten du espaloia egitea. Oso egoera arriskutsuak suertatzen dira askotan. Izan ere, aldi berean pilatzen dira errepidean oinezkoak, bizikletak, kotxeak, autobusak, autokarabanak..

.Errealitate hori agerian uzteko eta gure aldarrikapena ezagutarazteko, hainbat herritar bide zati hortara joan ziren atzo eguerdian eta argazkiak atera eta bideoak grabatu zituzten.