Prentsa oharra

  • AcceXible, aplikazioa garatu duen start-up-a da narridura kognitiboarekin (dementzia bezalakoa) lotutako gaixotasunak detektatzeko ahots biomarkatzaileak aztertzen dituen sistema bat duena, eta gaixotasun horien bilakaeraren jarraipena egiteko aukera ematen duena.
  • Aplikazioak hizketaren bidez narridura kognitiboren detekzioa errazten du, baita bere jarraipena ebaluatzea ere, %92ko zehaztasunarekin.
  • Roberto Fernández Torrón neurólogo eta ikertzaile nagusiak honako hau nabarmendu du: “Diagnostikoa lortzeko laguntza bat da, eta baliagarria izan daiteke pazientearetzat eta haren senideentzat”.

Quirónsalud Ospitaleko hiru neurologok, Roberto Fernández Torrón, Ane Minguez Olaondo y Asier Lasa Imaz, AcceXible aplikazioa ezarriko dute haien zerbitzu medikoan hurrengo urtarrilatik aurrera, dementzia ahotsaren bidez detektatzeko.

“AcceXible-ren aplikazioa oso interesgarria da, laguntza tresna bat sortu duelako, laguntza eta diagnostiko zehatzago bat eman dezakeelako. Oso lagungarria izan daiteke klinikariarentzat eta paziente eta familiarentzat”, dio Roberto Fernández Torrón-ek, mediku inbestigatzaileen taldearen arduraduna. 2021ko urtarrilean 100 pazienteetan hasiko da proba egiten Quirónsalud Donostiako Ospitaleko neurología kontsultetan.

Quirónsalud taldeko estrategiak pazienteetan jartzen du arreta, haien garapena erdigunea izanda. Premisa hori kontuan hartuta, Quirónsalud bigarren urtez jarraian ari da parte hartzen Bind 4.0 programan, hau da, 4.0 industria irtenbideak garatzen dituzten empresekin lankidetzan. Horien artean, AcdeXible aurkitzen dugu, Carla Zaldua eta Javier Zaldua anaiek sortu zutena, eta narridura kognitiboa prebenitzeko eta detektatzeko mekanismoak hobetzea helburu dutena.

Bartzelonan ekintzailetza ekosistemaren 100 ordezkari baino gehiago elkartu ziren joan den abenduaren 4an, start-up sisteman inbertitzeko eredurik onenak, konbultsio ekonomikoak gertatzen diren uneekin bat datozela ikusarazteko. Enprendimendutzaren jaialdiak, 18 enpresa beritzaileren lana nabarmendu zuen, eta horien artean AcceXible empresa dago, Osasun eta Bioteknologia kategoriaren irabazlea izan zena. Aplikazioari esker, Tablet baten bidez, ahots biomarkatzaileak aztertu daitezke, eta horri esker narridura kognitiboarekin zer ikusia duten arazoak detektatu eta jarraitu daitezke.

“Helburua, narriduraren detekzioa eta bere jarraipena %92ko zehaztasunarekin egitea da”, esan du Carla Zalduak. “Aplikazioak pazientearen funtzio kognitiboak kokatzeko moduari buruzko datuak erakusten ditu, eta persona osasuntsu batek dituen datuekin konparatzen ditu. Diagnostikoa egiteko denbora gutxiago behar dela da gure balio-proposamena, datu guztiak digitaliuzatuta daudela eta tratamendu jakin baten eragina neur daitekeela gehituz”, ondorioztatzen du.