Prentsa oharra

  • Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak (COEGI) bigarren urtez jarraian abiarazten dituen laguntzen helburu nagusia da erizaintzako ikerketa sustatzea apustu irmoa egin du, profesionalek herritarrei ematen dizkieten zainketen eraginkortasuna, efizientzia eta segurtasuna hobetzeko tresna gisa.
  • Laguntzak Gipuzkoan kolegiatutako erizainei zuzenduta daude, eta eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 18an amaituko da.

Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak (COEGI) Erizaintzako Ikerketarako Laguntzak deitu ditu bigarren urtez jarraian, 5.000 euroko zenbatekoarekin. Laguntzak eskatu ahal izateko baldintzen artean dago azken urtean etengabe Gipuzkoan kolegiatuta egotea, eta eskaerak aurkezteko epea datorren urtarrilaren 18an amaituko da.

Laguntzak Gipuzkoako Elkargoak erizaintzako ikerketa sustatzeko eta bultzatzeko duen apustuaren barruan kokatzen dira, gipuzkoar erizainek herritarrei ematen dizkieten zainketen eraginkortasuna, efizientzia eta segurtasuna hobetzeko tresna gisa.

Ildo horretan, ikerketaren alde COEGIk ematen dituen laguntzen oinarrietan jasotzen da ikerketak ezinbestean Erizaintzako esparru profesionala landu behar duela, helburua izanik zainketak edo lanbideari lotutako irakaskuntzako edo kudeaketako beste gai batzuk hobetzea. Gainera, bereziki baloratzen da ikertzaile nagusia erizaina izatea, eta ezinbestekoa izango da ikertzaile taldean gehienak erizainak izatea.

Aurreikusita dago laguntzak urtarrilaren 18an egingo den ekitaldi ofizial batean egitea, Elkargoaren egoitzan, osasun egoerak hori ahalbidetzen badu.

Laguntza horiez gain, erizaintzako ikerketa sustatzeko helburuarekin, COEGIk Ikerketarako Aholkularitza espezifiko bat dauka, ikerketaren munduan barneratu nahi duten kolegiatu guztiei laguntza eta orientazio profesionala ematen diena. Gainera, duela hamalau urtetik, Gipuzkoako Erizaintza Elkargoak “Elkar Ezagutuz” Erizaintzako Berrikuntza eta Ikerketa Jardunaldiak antolatzen ditu, profesionalek euren lanak eta ikerketak partekatu ditzaten.