Prentsa oharra

EH Bilduk mozio bat eramango du biharko osoko bilkurara, udal talde guztiek Bidebietako 1202 bizilagunen salaketarekin bat egin dezaten.


Kutxabank banketxeak hainbat bulego itxi ditu hirian; azkena, Bidebieta auzoan. Duela urte batzuk ere, Laboral Kutxak itxi egin zuen Bidebietan zuen bulegoa, eta Kutxabankek jaso zituen horren bezero zirenetako asko.

Gertuko auzoetan era gauza bera egin du Kutxabankek, Trintxerpeko bi bulegoetatik bat eta Herrerakoa itxi egin baititu. Horrela, bertatik bertarako arreta nahi duten bezeroek Larratxora (1,4 km) edota Trintxerpeko azken bulegora (1 km) joan beharra dute. Kontuan izan behar da bertatik bertarako harremana eskatzen duten bezero gehienak adinekoak direla, hain zuzen ere, mugitzeko arazo handienak dituzten pertsonak. Gainera, tramiteak internet bidez egiteko zailtasunak dituzte, ez dutelako eskuragarri edota ez dutelako gaitasun askirik.

Auzotarrak kexu agertu dira itxiera honengatik, eta 1.202 sinadura bildu dituzte itxiera salatzeko. Sinadura horiek Kutxabank erakundeari eraman dizkiote.

Kutxa Fundazioak Kutxabankeko % 32ren jabetza du, eta Donostiako Udala partaide da Fundazioan, Kutxaren sortzailea da eta.

Horiek horrela, EH Bildu udal taldeak honako mozio arrunt hau aurkeztuko du biharko udal batzarrean: Donostiako Udalbatzak hertsatuki eskatzen dio Kutxabank bankuari eutsi diezaiola irekita Bidebietako bulegoari, orain arteko eguneroko ordutegi eta aukerekin, edo, hori ezinezkoa balitz, astean egun
batzuetan irekita.