Oharra

Urtea bukatzen ari den arren. oraindik 2 saio geratzen zaizkigu Kresala zineklubean, hurrengoa hilaren 22-an izango da, “SAINT FRANCES” komedia Indi estatubatuarra. Saioa 18:45tan hasiko da.

Saint Frances (2019) 106 min. EEUU/AEB.

Dirección/Zuzendaritza: Alex Thompson

Guion/Gidoia: Kelly O’Sullivan

Fotografía/Argazkilaritza: Nate Hurstsellers

Reparto/Aktoreak: Kelly O’Sullivan, Ramona Edith-Williams, Lily Mojekwu, Charin Alvarez, Jim True-Frost, Max Lipchitz, Mary Beth Fisher, Francis Guinan.

Comedia/Drama

Sinopsisa: Bridget, 34 urtekoa, lan bila dabil, bere bizitzari zentzu bat eman nahian. Nahi gabeko aurdunaldi bati amaiera eman ostean, oraindik abortutik errekuperatu gabe, Frances zaratatsuaren umezain lanetan hasiko da. Egoera honek tentsioak ekarriko ditu, bai Frances txikiarekin, baita bere ametako batekin ere. Hala ere, denbora pasa ahala, Bridget familia baten parte sentituko da.