Oharra

35 urte igaro dira Mikel Zabalza atxilotu eta Bidasoa ibaian hilik agerrarazi zutenetik. Harekin batera Idoia Aierbe, Jon Arretxe eta Mikelen senide batzuk ere atxilotu zituzten, eta tortura larriak pairatu zituzten guztiek.

Horma irudi handi baten bidez oroituko dugu Mikel, eta baita duela gutxi hil diren Jon eta Idoia ere. Era berean, Mikelen Txokoak tortura pairatu duten guztiak oroitzeko tokia izan nahi du.

🗓️ Abenduak 19
🕛 12:30
📍 Altzako San Martzial plaza

Egia, justizia, oroimena eta erreparazioa. #MikelZabalza35urtegogoan