Prentsa oharra

Donostia Market Plaza plataforman arkitektura teknologikoa modu erabakigarrian bultzatu ez izana deitoratu du: “Gabonen atarian gaude eta sektorearentzat berebiziko garrantzia du, bere biziraupena izan baitezake”, ohartarazi du Marta Huartek.


Donostiako Elkarrekin Podemos-IUk saltoki txikietarako trantsizio digitalaren aldeko ekintzak areagotzeko eskatuko dio Udal Gobernuari, izan ere, prozesu hori funtsezkoa baita pandemia-une hauetan; eta negozio horien zati batentzat bere biziraupena ekar dezake, salmenta presentzialen beherakada handiaren aurrean Marta Huarte udal taldeko zinegotziak deitoratu egin du Udalak Donostia Market Plaza plataformaren arkitektura teknologikoa modu erabakigarrian bultzatu ez izana. Plataforma hori urrian abian jarritako Ekonomia Suspertzeko Planaren bigarren fasean jasota dago, eta kultura digitala saltoki txikietan sartzea ahalbidetuko du. Atzerapen hori, gainera, Gabonetako kanpainaren atarian gertatzen da, eta oxigeno pixka bat eman diezaieke negozio askori, galera handiak baitaramatzate covid-19ari aurre egiteko ezarritako mugen ondorioz, eta baliteke horiek ixtea.

“Saltoki txikiei aholkularitza emateko digitalizazio-programa funtsezkoa da une honetan. Eguberrietako jaien atarian gaude, eta sektorearentzat berebiziko garrantzia du; izan ere, horietako batzuentzat euren biziraupena izan daiteke”, ohartarazi du Huartek, eta merkatariek ez dute Donostia Market Plaza plataformaren bultzadan aurrerapauso handirik ikusten, pandemiaren ondorioak oso gogorrak izan arren..

Hori dela eta, Donostiako Elkarrekin Podemos-IUk kontrol mozioa erregistratu du ostegun honetako Osoko Bilkurarako, eta “Donostia Market Plaza plataformaren arkitektura eraikitzeko epeak azkartzea” eskatu dio Udal Gobernuari, “Lehenbailehen lokaletan integratu ahal izateko, trantsizio digitala errazteko helburuarekin”.

Gabonetako kanpaina “oso egoera kezkagarrian” iritsi da, bai saltoki txikientzat, bai ostalaritzarentzat, egoera “dramatikoekin” kasu batzuetan, eta, hala eta guztiz ere, Elkarrekin Podemos-IUk gaitzetsi egiten du Udal Gobernua erantzunak emateko aztertzen ari den irtenbidea “motz” geratzen dela. Covid-19k sektore horietan eragin handia izan duenez, Huartek ohartarazi duenez, “Beharrezkoa da aurrera egiten lagunduko dieten eta bidearen amaieran argia emango duten neurri berriak aurreikustea”. Ez da ahaztu behar, zinegotziak azpimarratu duenez, merkatari gehienek ez dutela likidezia nahikorik ordainketei aurre egiteko; izan ere, jarduerari berriro heldu eta laguntza batzuk jaso dituzten arren, salmentak ez dira iristen aurre egin beharreko gastu handiak estaltzera.

Hala, aurkeztutako mozioak “saltoki txikientzako neurri eta laguntza berriak aztertzeko” deia egin die EAJren eta PSEren Gobernuari, “Hurbileko saltoki kopuru handiena ixtea saihesteko”, eta “pandemiaren krisiak eragin larria izan duen hurbileko merkataritzan diharduten lokalei udal-zerga eta/edo tasetan hobariak edo salbuespenak ezartzeko”. Ildo horretan, udal laguntzak, hobariak edo udal zerga eta tasen salbuespenak ezartzean, 19koagatik itxita mantendu diren lokalen muturreko kasuari arreta berezia jartzeko ere eskatu dio Udal Gobernuari “.