Prentsa oharra

Xedea gure hirian gako sektorea den batek, ostalaritzak alegia, sortzen duen jarduera ekonomikoa eta enplegua bultzatzea eta mantentzen laguntzea da. Bonu horiek % 30eko deskontua eskaintzen dute eta hiriko tabernetan eta jatetxeetan kontsumitzea sustatzeko helburua dute. Horretarako, sektorearen jarduera digitalizatzeko xedea duen plataforma baten bitartez deskontu bonuak aterako dira, baliabide osagarri gisa, Covid-19 pandemiak jotako krisialdi garai hauetan bereziki.

Marisol Garmendiak, Sustapen Ekonomikoko zinegotziak, adierazi zuenez “Udala kontziente da pandemiak bereziki sentibera den sektore bati, ostalaritzari, eragiten dizkion zailtasunez. Sektore hori biziberritzeko, negozioen biziraupena bermatzeko eta, jakina, sortzen duten enplegua bermatzeko programak eta laguntzak ezartzen ari gara “.

Ostalaritzarako kontsumoko bonuak http://www.donostiagabonetakoazoka.eus online plataforman erosi ahal izango dira. 10€-ko bonuengatik bezeroak 7€ ordaintzen ditu. Bonuak linean erosi beharko dira hautatutako establezimendu bakoitzarentzat eta bezeroa jarri beharko da establezimenduarekin harremanetan hura bertan kontsumitzeko edo eskaera lokalean jaso eta etxera eramateko. Orri horretan bertan aurki daiteke Gabonetako Lineako Azoka, non hainbat erosketa egin daitezken hiriko hainbat saltokitan, % 30eko deskontuarekin eta etxerako doako zerbitzuarekin.

Erosteko, hurrengo prozedurari jarraitu:

1.- Zein establezimendutan kontsumitu nahi duzun aukeratu (bat edo gehiago). Auzoaren edo establezimenduaren arabera edo bilatzailean izena sartuta bila dezakezu.
2.- Aukeratu establezimendu bakoitzeko erosi nahi dituzun 10€-ko bonuen kopurua.
3.- Erosteko orduan, 10€-ko bonu bakoitzeko 3€ deskontatuko dira, beraz, bonu bakoitzaren zenbatekoa 7€-koa izango da guztira, eta establezimenduak 10€ jasoko ditu. Establezimendu bakoitzeko nahi adina bonu erosi ahal izango dituzu.
4.- Zure kodearekin erositako bonuak berresten dituen mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan. Ostalari bakoitzak e-posta bera jasoko du kontsumitzen duzunean trukea berresteko.
5.- Establezimendu bat baino gehiagoko bonuak aldi berean eros ditzakezu eta, gero, ongi datorkizunean erabili bakoitza.
6.- Zuk erabaki eskaera egin eta han jaso edo tokian bertan kontsumitu nahi duzun.
7.- 3 hilabeteko epea duzu bonuak erabiltzeko.

Ekimen hau oraindik indarrean dauden eta merkataritzari eta ostalaritzari biak ekonomikoki berpizteko xedearekin, osasun krisialdiak kaltetutakoei bereziki, Donostia Sustapenak emandako laguntzei batzen zaie. Merkataritzako eta ostalaritzako lantokiak eta lan moduak egokitzen laguntzeko establezimendu bakoitzeko 4.000 euroko maximora iristen diren laguntzak dira. Laguntza horiekin eraldaketa digitala eta negozioa eraldatzea errazteko inbertsioak, ekipo berriak eta ikerketak ordaintzen lagundu nahi zaie, eta bezero zein
hornitzaileekin harreman berriak sortzen ere, lokal komertzialak testuinguru berriari zein segurtasun eta osasun protokolo berriei egokitzeko. Laguntza hauek eskatzeko epea abenduaren 31 da.