Prentsa oharra

Laguntzen xedea da COVID-19agatik ezarritako mugen ondorioak arintzea, eta 1.600 eurora artekoak izan daitezke, besteak beste, errentamenduen, autonomoen kuoten, argindarraren, telefonoaren eta Interneten gastuak eta inbertsioak ordaintzeko. Laguntzak eskatzeko epea urtarrilaren 7an irekiko da.

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bitartez, eta Donostia Turismoarekin elkarlanean, laguntza deialdi hau mahaigaineratu du Donostiako enpresa turistikoentzat, egoera kaskar honi aurre egin behar diotelako, sektore horretako enpresak eta haien enplegua mantentzen laguntzeko helburuarekin.

Deialdi hau Donostiako Udalaren Ekonomia Suspertzeko Planaren (PREK) ekintzen parte da, eta, bertan, besteak beste, hiriko sektore eta enpresei laguntzeko neurriak eta baliabideak biltzen dira, bereziki kolpe lazgarriena jaso dutenei, haiek mantentzen laguntzeko. Laguntzak Donostian turismoari lotutako zerbitzuak ematen dituzten enpresetara bideratuta daude, eta laguntza ekonomikoak izango dira, egiturazko eta jarduteko gastuak estaliko dituzte. 50.000 euroko zenbatekoa bideratuko da.

Laguntzen hartzaileak honako epigrafe hauetan jasotako enpresak izango dira:


Laguntzaren gehieneko oinarrizko zenbatekoa 1.100 eurokoa izango da, eta kasu hauetan handitu ahalko da:
• % 20 gehiago pertsona fisiko eskatzailea emakumezkoa bada, edo pertsona juridiko eskatzailearen bazkide edo partaideetako bat behintzat emakumea bada.
• % 20 gehiago onuraduna hiriko ekialdean badago: Altza, Intxaurrondo, MirakruzBidebieta, Egia, Loiola eta Martutene.

Enpresa eskatzaileek 2020ko martxoaren 14tik 2020ko abenduaren 31ra arte sortutako eta ordaindutako gastuak aurkeztu ahalko dituzte.


Honako hauek izango dira diruz lagundu beharreko kontzeptuak:

  1. Jarduerari atxikitako lokalen errentamendua.
  2. Langile Autonomoen Araubide Bereziaren kuotak.
  3. Jarduerari lotutako horniduren gastuak (argindarra, telefonoa, Internet eta abar).
  4. Enpresentzako zerbitzuen gastuak (kudeatzailetza, aholkularitza, webguneen mantentze lanak, publizitatea eta abar).
  5. Jardueraren garapena hobetzeko prestakuntza gastuak.
  6. Aseguruak (erantzukizun zibila, esaterako).
  7. Inbertsioak
    Eskaerak aurkezteko epea 2021eko urtarrilaren 7an hasiko da, eta adierazitako baliabide ekonomikoak agortutakoan bukatuko da edo, bestela, deialdia itxitakoan, 2021eko urtarrilaren 21ean.
    Eskaerak telematikoki argitaratu ahal izango dira soilik, Donostia Sustapenaren webgunean (www.fomentosansebastian.eus). Edozein informazio edo kontsulta baduzu, deitu 943.482800 telefonora, edo idatzi helbide elektroniko honetara:fomentoss@donostia.eus, gaian
    “enpresa turistikoentzako laguntzak” jarrita.