Prentsa oharra

  • FEUSEtik, EAEko eta Nafarroako 219 farmazialarik osatzen dutena, azken 25 urteotan euskararen erabilerak gora egin duela eta normalizatzen ari dela, baina oraindik lan asko gelditzen dela diote, horregatik farmazialari euskaldunei elkartean sartzeko animoak bidali dizkiete.
  • Gaztelera-euskara hiztegi farmazeutiko bat egiteaz gain, FEUSEk euskararen erabilera sustatzeko hainabat ekimen egiten dituzte, sariak eta euskarriak eskainiz euskaraz egindako ikerketa-lanei eta aldizkari digital bat eginaz, besteak beste.

FEUSE (Farmazialari Euskaldunen Elkartea) 1995. urtean sortu zen. Honen helburuak hitz farmazia alorrean euskararen erabilera ahalbidetu, bultzatu eta indartzea dira. Guztira 219 farmazialarik osatzen dute elkarte hau Euskal Herrian; 11 Araban, 49 Bizkaiak, 104 Gipuzkoan, 51 Nafarroan eta 4 gehiago besteetan.

Azken 25 urteotan, euskara gero eta gehiago zabaltzen ari dela, edo gutxienez, normalizatzen ari dela uste dute FEUSE-n. “Orain dela urte batzuk oso arraroa egiten zen botika batera sartu eta lehen hitza euskaraz izatea, batez ere herri edo hiri handietan, eta esan dezakegu hori gaur egun ez dela arraroa egiten. Beraz, aurrera pauso bat dela iruditzen zaigu”, azaldu du FEUSE-ko presidenteak, Ibon Mokoroak.

Elkarteak dituen erronkei begiratuz, elkartea ezagutaraztea da beraien helburu nagusienetakoa; “Azken urteotan elkartearen digitalizazioan egin dugu lan, askoz presenteago egoteko eta zabalkuntza errazagoa edukitzeko”. Zenztu horretan, euskaraz mintzatzen duten farmazialariak elkartean sartzera animatu nahi dituzte.

Elkartearen funtsezko helburuak, farmaziaren alorrean euskararen erabilera ahalbidetu, bultzatu eta indartzea dira. Horretarako, hiruhilero boletin elektroniko bat, eta lauhilero Farmaberri aldizkari digitala argitaratzen dira. Urtean behin txango bat batzar orokor bat eta testu laburren sari bat antolatzen dute baita ere, beti prest eta presente egonda. Bi urtero, euskararen alde lan egiten duen farmazialari edo entitate bati FEUSE saria ematen dira baita ere, euskararekin izan duten konpromezua saritzeko.

Gainera, euskara normalizatzeko, FEUSE-k hainbat eginkizun ditu: farmaziaren inguruko testuak euskaratzea edo euskaraz idaztea, farmazietan erabilgarri izan zitezkeen testu edota dokumentuak euskaratzeko lana egin, etab.

XXV. urteurrena izan denez, egin nahi ziren ekintzak bertan behera utzi behar izan dituzte, baina hemendik hilabete batzuetara ekitaldiren bat antolatzea dute pentsatua urteurrena kondizioz ospatzeko. Oraingoz, Farmaberri aldizkaria paperean argitaratu dute elkargokide guztientzat, non FEUSE-ko kide nabarmenduenek hitz batzuk eskaini dituzten, besteak beste.