Prentsa oharra

Iritsi gara urteko azkeneko saiora, baina urte berezia izan den honetan modu berezian amaitu nahi genuen. 2020-an Fellinni maisuaren jaiotzaren 100. urteurrena ospatzen da eta guk bere lan bat berrikusiz amaitu nahi dugu urtea. “IL BIDONE” filma da horretarako aukeratu duguna. Gainera saioa gidatzen Juan Berasategui izango dugu, Urteetan Kresala zinekluba zuzendu duenetako kide bat.

Saioa beti bezala Trueba zinemetan  zango da hilak 29an arratsaldeko 19:00tan.

Il Bidone (1955) 95 min. Italia.

Dirección/Zuzendaritza: Federico Fellini

Guion/Gidoia: Federico Fellini, Ennio Flaiano, Tullio Pinelli

Fotografía/Argazkilaritza: Otello Martelli

Música: Nino Rota

Reparto/Aktoreak: Broderick Crawford, Giulietta Masina, Richard Basehart, Franco Fabrizi, Alberto de Amicis.

Drama

Sinopsisa: Erroman aritzen diren 3 iruzurgile, Augusto, Roberto eta Picasso, lapurreta berri bat prestatzen ari dira “Baroia” goitizeneko gizon batekin. Azken honek jenderik gabeko errepide batean itxaroten die beste hirurei argibideak emateko. Hirukotea landetxe batera iristen da, non, bertako emakumeen fede onaz baliatuz, milioi erdi lira lapurtuko dizkieten.