Prentsa oharra

Joaquín Andermatten: “Ez gara musikariak, ezta video editore profesionalak ere, baina gogo handi, dedikazio eta maitasunarekin konpentsatu dugu. Eta zerbait maitasunez eginda badago, ez du askoz gehiago behar”.

Policlínica Gipuzkoako larrialdietako arreta taldeko sei kidek gabon kanta bate gin eta editatu dute ospitalean, gabonak zoriontzeko, bizi izan duten eta oraindik ere agertzen ari diren egoera latzak gogorarazteko eta mezu positibo bat bidaltzeko, “argi egunak eta bakea bueltan egongo direlako”.

Paulo Minhava, Itziar Ibarburu, María Martín eta Sara Balenciaga erizainak dira; Inés de Rodrigues Amaral kirofanoko erizaina eta Joaquín Andermatten neurokirurgialaria. Osasun arloko profesional horiek “larrialdiko pandemiari aurre egiteko aletxoa” baino zerbait gehiago eskaini nahi izan dute, Andermattenek adierazi duenez, gabon kanta baten bidez, “paziente eta kide bakoitza alaitzeko”. Teklatu bat, bi gitarra, perkusioa, koru bat eta entsaio orduak, pandemia boladako lanegun luzeen ondoren.

Idatzitako abestiaren letran, birusari aurre egiteko borroka eskatzen duten esaldiak ikus daitezke, hala nola: “Elkarrekin gaude kaos honetan”, “Datorrena datorrela, inork ezingo gaitu gelditu”. Baina, era berean, pandemia aldarrikatu zenetik dena ematen ari den kolektibo baten nekearigarrantzia ematen zaio: “Hau da gure bizitza, sendatzeko jaio gara, astronautaz jantzita, amaitzeko gogoz” edo “hau bukatzea besterik ez dugu nahi”. Gabon kanta bat da, eta letra horrek zentzu berezia hartzen du; izan ere, jai-egunak hurbiltzen ari badira ere, birusak kutsatzen jarraitzen duela eta oraindik lasaitzeko garaia ez dela gogoratu behar da.