Prentsa oharra

Ekimena sustatzen duen koalizioak milioi bat sinadura bildu nahi ditu Europan

Osasunaren arloko sindikatuek, GGKEek (besteak beste, medicusmundik), osasun publikoaren aldeko elkarteek, osasun-arloko profesionalen elkarteek, aktibista taldeek, pazienteen elkarteek, ikasleen elkarteek eta adituek osatutako europar koalizio zabal batek Right2Cure (SendatzeEskubidea) Europar Herritarren Ekimena jarri du abian. Horren bidez, Europako Batzordeari eskatu nahi diote txertoak eta tratamenduak ondasun publiko globaltzat hartzea eta pertsona guztientzat doan eskura egotea. Ekimenaren helburua da, zehazki, Europako erakunde horrek beharrezkoak diren lege-aldaketa guztiak onartzea, jabetza intelektualeko eskubideek, hala nola patenteek edo lizentziek, ez dezaten COVID-19ren aurkako tratamenduen eta txertoen eskuragarritasuna mugatu.

Gaur egun, farmazia-industriak sendagaiei ezartzen dizkien prezioak, benetako kostua baino 10, 100 eta 1000 aldiz handiagoak (ikerketa+ekoizpena). Mundu mailan garatzen den ikerketa berritzailearen % 70 ere laborategi publikoetan egiten den arren, emaitza horiek kostu-prezioan erosten dituzte enpresek eta garatutako sendagaiei gehiegizko prezioak jartzen dizkiete. Right2Cureren ustez, hiritarrek zergen bidez ordaintzen dituzten ikerketak jendearentzat izan behar dira, eta farmazia-konpainiei ez zaie utzi behar baliabide publikoekin garatu diren funtsezko teknologia medikoak pribatizatzen.


Helburua lortzeko, Ekimenak legezko betebeharrak txertatu nahi ditu, EBko funtsen erakunde onuradunei COVID-19ri buruzko ezagutzak, jabetza intelektuala eta/edo osasun-teknologiarekin lotutako datuak teknologiako edo patenteetako funts komun batean partekatzea eskatuko dizkienak, Big Pharmak gizarte-segurantzak sistemak ez dezan arpilatu.

Osasuna eskubide bat da eta, pandemia egoera batean, ikerketa eta teknologiak mundu osoan partekatu beharko lirateke. “Konpainia pribatu batek ez luke txertoak edo tratamenduak nork  jasoko duen ezta zein preziotan ere erabakitzeko ahalmena izan beharko. Patenteek konpainia bakar bati emateak funtsezko produktu farmazeutikoen gaineko boterea eta monopolioa dakartza. Horrela, erabilgarritasuna mugatzen da eta haien beharra duten pertsonentzako kostua handitzen da “, errepikatu dute proposamena sustatu dutenek.

Ekimenean jasotako eskarietako batek gardentasunaren aldeko legezko betebeharrak sartzea galdegiten du, herritarrek ikerketari buruzko informazioa eskura izan behar dutelako, hala nola, berau aurrera eramateko instituzio publikoen ekarpena, ekoizpen-kostuak eta irisgarritasun-klausulak. Halaber, herritarrek erakunde publikoen eta farmazia-sektorearen arteko negoziazioei buruzko informazioa eta sinatzen diren kontratuak eskuratzeko duten eskubidea bermatuta izan beharko lukete.

Horretarako, Europako Herritarren Ekimenak (ECI) milioi bat sinadura bildu behar ditu bere webgunearen bidez, EBko hogeita zazpi estatu kideetako herritarren artean,

Gainera, medicusmundik ekimen horri babesa eta atxikimendua emateko adierazpen instituzional bat aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, hiru lurraldeetako Batzar Nagusietan eta hiru hiriburuetako udaletan, baita sendagai guztientzat bidezko prezioak bermatzeko neurriak har ditzatela eskatzeko ere.