Oharra

Gabonak eta San Sebastian eguna medio 2 saio bakarrik izango ditugu hilabete honetan.lehenengoa Urtarrilak 12-an izango da, Carlo Miravella Davis-en Swallow pelikula estatubatuarrarrekin.Hilabeteko azkena Wong Kar Wai zinemagilearen atzera begirakoaren barnean 2046 filma. hau hilak 26an izango da.Hemen doaz pelikulen fitxak, irudiak eta prestatu dugun promozio bideoa.Era berean hilabete honetatik aurrera proiektu berri batean parte artuko dugu Bagera zienforum-ak, bertan euskaraz ekoitzitako filmak edo euskarara azpiitulatuak izango ditugu.Hilabete honetako saioan hilaren 13-an izango da eta Lugaritz kulturetxeko aretoan. eta Korosagasti filma eskainiko da.
Swallow (2019) 94 min. EEUU/AEB.
Dirección/Zuzendaritza: Carlo Mirabella-Davis
Guion/Gidoia: Carlo Mirabella-Davis
Música /Musika: Nathan Halpern
Fotografía/Argazkilaritza: Katelin Arizmendi
Reparto/Aktoreak: Haley Bennett, Austin Stowell, Denis O’Hare, Elizabeth Marvel, David Rasche, Lauren Vélez, Zabryna Guevara, Laith Nakli, Babak Tafti, Nicole Kang, Olivia Perez, Kristi Kirk, Alyssa Bresnahan, Laura Dias, Elise Santora, Myra Lucretia Taylor.
Thriller. Drama
Sinopsia: Hunter haurdun dagoela jakin berri duen etxekoandre bat da. Hala ere, ezagutzen ez duen arrazoiren batengatik, bere osasunerako arriskutsuak diren objektuak kontsumitzera tentatua sentitzen da, bere senarraren eta bere familiaren begien aurrean oharkabean pasatzen ez den obsesio bat. Laster konturatuko da zerk bultzatzen duen bere burua zauritzera.
2046 (2004) 120 min. Hong Kong.
Dirección/Zuzendaritza: Wong Kar-Wai
Guion/Gidoia: Wong Kar-Wai
Fotografía/Argazkilaritza: Christopher Doyle, Lai Yiu-Fai, Kwan Pun-Leung
Música: Peer Raben, Shigeru Umebayashi
Reparto/Aktoreak: Tony Leung Chiu-Wai, Zhang Ziyi, Faye Wong, Gong Li, Takuya Kimura, Chang Chen, Maggie Cheung, Siu Ping-Lam, Carina Lau, Angela Dong.
Romance. Drama. Ciencia Ficción.
Sinopsia: Idazle bat, etorkizunaz idatzi nahi bazuen ere, iraganaz idazten ari zen. Bere eleberrian, tren misteriotsu bat irteten zen noizbehinka 2046 urteruntz. Bertara igotzen ziren guztiak helburu berdina zuten: haien oroitzapen galduak berreskuratu. Ziotenez, 2046an ez zen ezer aldatzen. Inork ez zekien hori horrela zen, hara bidaiatu zuen inor ez baitzen inoiz bueltatu. Salbuespen batekin. Bera han egon zen. Borondatez bueltatu zen. Aldatu nahi zuen.