Prentsa oharra

Parkea Bizirik Elkarte Naturzaleak, Egiako lurpeko igarobidean “30 urte habiakutxekin” argazki-erakusketa urtarrilaren 31ra arte ikusgai egongo delaren berri ematen dizue. Elkarteak berak, jendeak oro har izandako harrera ona ikusita, erakusketa egiteko epea hilabetez luzatzeko Donostiako Udaleko Gune Publikoaren Erabilerari eskaera egin dio. Udalak oniritzia eman ondoren, erakusketa lurpeko pasabidean urtarrilaren 31ra arte egongo da, eta ez urtarrilaren 2ra arte, hasiera batean aurreikusi bezala.

Era berean, eskerrak eman nahi dizkiogu erakusketa muntatu zenetik jaso dugun arrazoi naturalistarekiko atxikimenduari, jendeak gelditu eta egindako lana eskertzen zigunean. Mezu elektroniko benetan politak jaso ditugu, ikusgai dauden argazkiez gozatu eta ikasi duten pertsonenak; ez dira gutxi izan, halaber, oinez doazelarik erakusketa ikusteko gelditu direnak, soilik ikustera bertaratu direnak edo munduko beste pertsona
batzuekin birbidali eta partekatzeko bideoak eta argazkiak atera dituzten oinezkoak.

Beste behin ere, ingurumenaren kontserbazioarekiko atxikimendua eta interesa besteak beste, ideologien, generoaren, adinaren, lanbidearen edo kredoaren gainetik dagoela egiaztatu dugu eta giza jarduerak Lurrari eragiten dion sukarragatik gero eta kezka handiagoa eta globalagoa dagoela; aldi berean, jendeak basa-bizitza gure inguruan jarraitzea gustuko duela erakutsi du.

Gure aldetik, Planetaren kontserbazioaren aldeko korronte globalari laguntzeko eta hobetzeko asmoz, orain arte bezala lanean jarraituko dugu.