Prentsa oharra

Elkarrekin Podemos-IUk oso positibotzat jotzen du Euskadin eskola-kirolari asteazken honetatik bertatik berrekiteko erabakia, gehiengo sozial zabal batek eskatutako neurria baita, asteburu honetan Eskola Kirola itzultzeko egin diren mobilizazioetan egiaztatu ahal izan denez.

Mugekin bada ere, eskola-kiroletik bueltatzea espero da, sei talde egonkorretan eta aldagelarik erabili gabe, pandemiari aurre egiteko dagoen osasun-araudia errespetatuz, eta horrek gure haur eta gazteen osasun fisikoa eta emozionala hobetzen lagunduko du, Mariví Eizagirre batzarkideak nabarmendu duenez.

Gai horren garrantzia kontuan hartuta, Elkarrekin Podemos-IU alderdiak premiazko proposamen bat bultzatu zuen abenduan, urtarriletik aurrera eskola-kirolari berrekiteko.

Proposamen hori asteazken honetan eztabaidatuko zen Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Osoko bilkurari begira, talde aurrerakoiak aldez aurretik EH Bildurekin erdibideko zuzenketa adostu zuen. Hala ere, ekimenaren helburua betetzat jo ostean, proposamena bertan behera uztea erabaki dute.

Eizagirre pozik agertu da Elkarrekin Podemos-IUk Batzar Nagusietara eraman zuen aldarrikapen sozial zabala aintzat hartu delako. Ildo horretan, Eskola Kirola balioen ikaskuntza eta tresna homogeneizatzailea izan dadin bultzatzeko adi jarraituko dugula esan du, eta kirola unibertsalizatzen lagunduko duela, klase soziala, baliabide ekonomikoak edo sexua kontuan hartu gabe.