Prentsa oharra

Ianko Ganboa: “Gaur onartutako Foru Dekretu Arauan jasotako neurriak, egungo krisi-egoerari aurre egin eta gobernu-ekintza, hala nola, gure gizarte-politika sistemaren iraunkortasuna bermatzea, Covid-19aren ondoren lurraldearen susperraldi ekonomikoa sustatzea eta enpleguaren suntsiketa geldiaraztera bideratzeko beharrezko diren baliabideak izateko foru gobernuaren erantzuna dira”

“Covid-19k eragin zuzena izan du gizarte- eta lan-eremuan, eta enplegu-suntsiketa handia ekarri du hainbat sektoretan, batez ere zerbitzuen sektorean. Eragindako egoera sozioekonomikoari erantzuteko, egoera horren eraginaren azterketa jarraitua egin du foru gobernuak, Gipuzkoarrei, oro har, eta zerbitzuen sektoreari lotutako autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei laguntzera bideratutako hainbat mekanismoren egokitzapenean sakontzeko. Gaur onartutako Foru Dekretu Arauan jasotako neurriak, alegia” adierazi du, Ianko Gamboa  EAJ-PNVren batzarkide Gipuzkoako Batzar Nagusietan, COVID-19aren osasun krisiaren ondorioz zerga arloko neurri osagarriak ezartzen dituen Foru Dekretu-Arauari buruz. “Egungo egoera honetan, eraginkorrak eta erabakigarriak izan behar dugu, eta gaur onartutako Foru Dekretu Arauan jasotako neurriak, hain zuzen ere, Foru Gobernuaren erantzuna dira, egungo larrialdi-egoerari aurre egiteko eta bere gobernu-ekintza gizarte-politikak bermatzera eta indartzera, Covid-19aren ondoren lurraldearen susperraldi ekonomikoa sustatzera, enpleguaren suntsipena geldiaraztera eta desberdintasun sozialaren aurka borrokatzera bideratu ahal izateko”.

“Gaur onartutako Foru Dekretu Arauak 21 artikulu eta lau xedapen gehigarri ditu, eta bi kapitulutan laburbiltzen da nagusiki – jarraitu du Ianko Ganboak –. Lehenengoaren xedea ekonomia suspertzea da, eta hiru ataletan banatzen da: lehenengoan PFEZa malgutzeko neurriak sartzen dira, betiere autonomoei eta norberaren konturako langileei beren jarduerarekin jarraitzeko jasotako laguntza eta diru-laguntza publikoetatik eratorritako errentak zerga horretatik salbuesten laguntzeko helburuarekin. Hirugarren atalean, urteko lehen hiruhilekoan autolikidazioei dagokien zerga-kuotaren ordainketa interesik gabe zatikatzeko aukera jasotzen da. Bestalde – adierazi du – “Carry back” izeneko sistema zabaltzen da, zeinaren bidez 2020ko ekitaldiko galerak konpentsa daitezkeen aurreko ekitaldiko etekinekin edo BGAEen kobrantza ERTE edo EEE egoeran dauden pertsonei aurreratzeko aukerarekin “. “Bigarren kapitulua – azpimarratu du EAJ-PNVko batzarkideak – Sozietateen gaineko Zergara zuzenduta dago, eta bertan nabarmentzen da amortizazio-askatasunaren aplikazioa 2020/05/27tik 2021/12/31ra bitartean eskuratutako ibilgetu materialeko elementu berrientzat (higiezinak izan ezik), ibilgetu materialaren salmentatik lortutako zenbatekoa 2021ean hasitako zergaldietarako erakunde berritzaile sortu berrien partaidetzetan gauzatu ahal izatea, edo kenkariak. Enpresak, I+G+B proiektuengatiko kenkaria edo enplegua sortzeagatik gehitutako kenkaria”. “Azken finean, krisi garai honetan Gipuzkoako ekonomia indartzera bideratutako neurriak – azpimarratu du –“.

Amaitzeko, Ianko Ganboak honakoa adierazi du: “Gaur onartutako Foru Dekretu Arauan jasotako neurriak Foru Gobernuaren erantzuna dira, egungo larrialdi-egoerari aurre egiteko eta bere gobernu-ekintza gizarte-politikak bermatzera eta indartzera, Covid-19aren ondoren lurraldearen susperraldi ekonomikoa sustatzera, enpleguaren suntsipena geldiaraztera eta desberdintasun sozialaren aurka borrokatzera bideratu ahal izateko”. “Covid-19k sortutako egoera sozio-ekonomikoari eta Gipuzkoaren etorkizuneko erronkei aurre egiten laguntzen diguten neurriak – amaitu du –”.