Prentsa oharra

Gipuzkoako Batzar Nagusiek foru arau dekretu bat onartu dute gaur goizean, Bidegik kudeatzen dituen errepideetako bidesariak % 3,5 igotzeko. Elkarrekin Podemos – IU Gipuzkoak horren aurka bozkatu du, “Foru dekretu bat erabiltzeko premia larririk ez dagoelako, eta bidesarien % 3,5 igotzea justifikatuta ez dagoelako”.

Gaur goizeko osoko bilkuran, koalizio aurrerakoiak eskatuta, Mendebaldeko Saharako suetenaren amaierari buruzko ebazpen-proposamen bat ere onartu da. Bertan, saharar herriak autodeterminaziorako duen eskubidea babesten da.


Arantza Gonzalez batzarkideak Gipuzkoako ganberan deitoratu duenez, “Foru gobernuak abenduaren amaierara arte itxaron du AP1 eta AP8 autobideetako bidesariak % 3,5 igotzeko inolako aldaketarik onartzen ez duen foru dekretu edo arau bat onartzeko, horrela batzarkide taldeek, oposiziokoek behintzat, egindako beste proposamen batzuk saihestuz”.

Gonzalezek azaldu duenez, “Igoera hori ez da beste egoera batzuetan gertatzen, hala nola KPIa negatiboa izan dela, edo herritarren gehiengo zabalaren soldatak ez direla % 3,5 igoko”. Era berean, igoera nabarmen hori justifikatzeko orduan gardentasunik ez dagoela salatu du; izan ere, “Dekretuak jasotzen dituen neurrien bilketa-eraginari buruzko memoria ekonomikoak Bidegiren eranskin bat du, eta ez du azaltzen zergatik igo behar den bidesaria % 3,5, eta ez % 1,5 edo % 2”.

Era berean, osoko bilkuran, Mendebaldeko Saharako su-etenaren amaierari buruzko ebazpen-proposamena onartu da. Maria Valiente talde aurrerakoiaren bozeramaileak defendatu du mozioa, eta “saharar herriak autodeterminaziorako duen eskubidearekin solidarizatzeko” eskatu dio Ganberari.