Prentsa oharra

Elkarteak uste du % 50 hori dela, ostalaritza-elkarteek adierazi duten bezala, pandemiaren ondorioz galdutako negozio-bolumena, eta uste du udalak sustatzen duen espazio publikoaren tasaren hobaria ezin dela % 33an geratu.

Donostiako Elkarrekin Podemos IUk zuzenketa bat aurkeztu dio udal jabari publikoaren erabilera pribatiboagatiko eta aprobetxamendu bereziagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala 2020ko ekitaldirako aldatzeko proposamenari. Koalizio aurrerakoiak uste du ostalaritzaren sektorean eragin handia izan duela pandemiaren “bigarren olatua” delakoak, eta, beraz, nolabait konpentsatu behar dela.

Aitzole Araneta, talde honetako bozeramailearen ustez, “Ixtera behartzen duten sektoreei, nahiz eta arrazoi handiagoengatik justifikatuta izan, nolabait konpentsatu behar zaie”. Azpimarratu dute sektore horrek, jarduerari berrekin ondoren, ordutegi- eta edukieramurrizketak izan dituela, eta horiek ere sektorearen fakturazio-mailari eragiten diotela.

Hori dela eta, Donostiako Elkarrekin Podemos IUk esan du ezin zaiola eutsi Udalak proposatu nahi duen % 33ko hobariari, eta “hobaria % 50era igotzea” proposatu du, “Sektoreak kalkulatzen duen fakturazio-jaitsieraren batez besteko kopurua delako”.