Prentsa oharra

69. edizioko Donostia Zinemaldian parte hartu nahi duten filmek lehen hautaketarako onlineko izen-emate epea jadanik irekita dute. Zinemaldiko programazioa osatzen duten sail guztietarako eman ahal izango da izena, WIP Latam, WIP Europa eta Nest ezik. WIP Latam-ek, WIP Europa-k eta Nest-ek berezko deialdia izango dute ekainean, beraz orain EZ dute izenik eman behar.

Aurreko urteetan bezala, izena emateko formularioan, filmean parte hartzen duten zenbait kargudunen generoa adierazteko eskatuko da. Honako kategoria hauetako datuak eskatuko dira: zuzendaritza, produkzioa, gidoia, muntaketa, argazkia eta musika.

Lehen hautaketarako filma luzeen onarpena 2021eko ekainaren 15ean amaituko da.

Parte hartzeko arauen inguruko informazio guztia, sail ezberdinetako arautegiak eta izen-emateko online formularioa Donostia Zinemaldiko webgunean eskuragarri daude: www.sansebastianfestival.com atarian.