Prentsa oharra

  • “Musikak behar zaitu – Vive la música en vivo”, lemapean, MUSIKA SEGURUA dela elkarteak ikusarazi nahi du, eta herritarren eta oro har gizartearen babesa bilatu nahi du.
  • Profesional gehienentzat, jarduera ia erabat gelditu da pandemiaren ondorioz.

Euskal Herriko Musika Bulegoa elkarteak bideo bat aurkeztu du gaur, “Musikak behar zaitu – Vive la música en vivo”,” lemapean, ETS taldearen “Zurekin Batera” abestiarekin, gogoratuz musikak agertokietan jarraitzen duela eta publikoak zuzeneko emanaldiez modu seguruan gozatu dezakeela.

Bideoa Musika Bulegotik joan den hilean martxan jarri ziren ekimenen barruan kokatzen da, musika emanaldietara joatea sustatzeko, sektorea ikusarazteko eta kultur ekitaldien segurtasunaren balioa agerian jartzeko.

Musika Bulegotik kontzertu areto, antzoki eta auditorioak lanera itzuli zirenetik, protokolo sanitarioak ezartzen aritu direla azpimarratu nahi izan da, modu kontrolatuan eta zorrotzean, eta espazio horietan ez dela kutsadura esanguratsurik gertatu.

Ildo horretan, Musika Bulegoaren kanpainak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu zuzeneko kontzertuetara joatera eta kulturaz zuzenean gozatzera. “Musikak behar zaitu – Vive la música en vivo”,” lemapean, elkarteak bere jardueraren bideragarritasuna ikusarazi nahi du, eta herritarren eta oro har gizartearen babesa bilatu nahi du.

Euskal Herriko Musika Bulegoa elkarteak herritarren eta instituzioen arreta eskatu nahi du pandemia sektorean eragiten ari den ondorioei buruz, eta ekimenak sustatu nahi ditu kontzertu areto, antzoki eta auditorioetara segurtasunez itzultzeko, ezarritako kontrol sanitario guztiak betez.

Musika Bulegoaren iritziz, “berrogeialdian streaming bidezko emanaldiek kontzertuak premiazkoak direla erakutsi baziguten ere, arlo digitalak ezin ditu zuzeneko musikak sortzen dituen emozioak ordezkatu”. Bideoak, gainera, musika sektorearen eta Euskadin BPGaren %3 sortzen duen industria batean diharduten eragile guztien balio kate osoa erakusten du.

Musika Bulegoak, halaber, kanpaina honen bitartez instituzioei dei egin nahi die, profesionalentzat eta enpresentzat neurriak hartu ditzaten, ez soilik ekonomikoak, baita sektorearen bideragarritasuna eta iraunkortasuna ahalbidetzeko.

Musika Bulegoa

Euskal Herriko “Musika Bulegoa” lankidetza sektorialeko proiektu estrategiko bat da, Euskal Herrian jarduera musikala sustatzeko eta hobetzeko. Bereziki kultura izaerako proiektu da, Euskal Herrian sortutako musika senean daramana, honako helburu nagusi hauekin: sektore eta zerbitzu topaleku bat eraikitzea, Euskal Herriko musikari kalitatearen irudia emango dioten marka eta euskarri bat sortzea, eta interes sektorial orokorreko ekintza eta proiektuak garatzeko aukera emango duen tresna bat izatea.

EHMBEk (Euskal Herriko Musika Bulego Elkartea) sustatzen du Bulegoa.

Berez, hauek dira Musika Bulegoaren kideak: Kultura Live (Euskal Herriko Areto Pribatuen Elkartea), MIE (Musika Industria Elkartea), Musikari (Euskal Herriko Musikarien Elkartea) eta Musikagileak (Euskal Herriko Musikagileen Elkartea).

Ekimen irekia da, eta progresiboki Euskal Herrian musika jarduerarekin zerikusia duten eragile guztiak –banaka edo kolektiboki–biltzea da haren asmoa, baldin eta elkartearen helburuekin bat egiten badute, eta haren egituran eta jardueran parte hartu nahi badute.

Musika Bulegoaren izaera kultural, kolektibo eta irekiari esker, Eusko Jaurlaritzak hasieratik babestu du, eta, horrenbestez, azken urteotan garaturiko helburuek eta lankidetza dinamikek jarraipena izango dute.