Prentsa oharra

Koalizio aurrerakoiak deitoratu egin du Donostiako Udalak hiriko erdigunean, zehazki San Bartolomen, aparkaleku berri bat sortzea justifikatzen duen daturik eman ez izana, are gehiago 500 metroko erradioan beste 5 aparkaleku publiko daudela kontuan hartuta.

Udal taldeak Txomin auzo berriaren egoera ere salatu du, argiztapen gabezia handiak eta karraskarien presentzia direla eta.


Elkarrekin Podemos – IUk (Donostia) gaur goizean galdetu du zergatik jarraitzen duen udal gobernuak aparkaleku berri bat jartzeko proiektuarekin hiriaren erdigunean, San Bartolomen, 500 metroko erradioan
beste 5 aparkaleku publiko daudenean.

Haizea Garya taldeko zinegotziak urtean zehar aparkaleku horien batez besteko okupazioari buruz egindako galderaren aurrean, Pilar Arana zinegotzi delegatuak 2014an onartutako proiektua dela erantzun besterik ez du egin, eta ez du argitu edo justifikatu inoiz ere ez du behar dela urratze berri hori.

Donostiako Elkarreki Podemos IUren ustez, “Errealitate honek talka egiten du Larrialdi Klimatikoaren deklarazioarekin” eta Gipuzkoako hiriburuko erdigunetik hainbeste ibilgailu pribatu ez igarotzeko borondatearekin.

Era berean, Donostiako Elkarrekin Podemos – IUk Txomin auzoaren egoerari buruz egindako interpelazio baten aurrean, udalak enpresa eraikitzaileari leporatu dizkio inguru horretako bizilagunen elkarteak salatutako akatsak. Udal taldeak, besteak beste, karraskarien presentzia eta auzo horretako hainbat kale eta parketan argiztapen falta salatu ditu, eta auzoaren inguruan konponbideak jartzea eta auzo berri horretako lanak erabat amaitzeko beharrezko neurriak hartzea espero du.