Oharra

Urtarrileko azken saioan Wong Kar Wai-ren atzera begirakoari hasiera emango dio Kresala Zineklubak.

Abenduak 30-ean “In the mood for love” filmaren berestrenaildia izan zen eta asteazkeneko saioan filmearen jarraipena den  2046 eskainiko dugu.Saio honetarako sarrerak urtarrila haseran jarri genituen salgai eta 13 egunetan sarrera guztiak agortu ziren, horregatik Sade enpresa eta Avalon banatzailearekin adostu ondoren egun berean Truebako 2. aretoan bigarren saio bat egitea erabaki genuen, saio hontarako sarrerak ere amaitu dira iada.

1 aretoko saioa arratsaldeko 18:30tan hasiko da, saio hau aurkezpen eta solasaldiarekin izango da.
2 aretoko saioa arratsaldeko 18:45tan hasiko da, aurkezpena edukiko duen arren ez du ondorengo solasaldirik izango.

2046 (2004) 120 min. Hong Kong.

Dirección/Zuzendaritza: Wong Kar-Wai

Guion/Gidoia: Wong Kar-Wai

Fotografía/Argazkilaritza: Christopher Doyle, Lai Yiu-Fai, Kwan Pun-Leung

Música/Musika: Peer Raben, Shigeru Umebayashi 

Reparto/Aktoreak: Tony Leung Chiu-Wai, Zhang Ziyi, Faye Wong, Gong Li, Takuya Kimura, Chang Chen, Maggie Cheung, Siu Ping-Lam, Carina Lau, Angela Dong.

Romance. Drama. Ciencia Ficción.

Sipnosia: Idazle bat, etorkizunaz idatzi nahi bazuen ere, iraganaz idazten ari zen. Bere eleberrian, tren misteriotsu bat irteten zen noizbehinka 2046 urteruntz. Bertara igotzen ziren guztiak helburu berdina zuten: haien oroitzapen galduak berreskuratu. Ziotenez, 2046an ez zen ezer aldatzen. Inork ez zekien hori horrela zen, hara bidaiatu zuen inor ez baitzen inoiz bueltatu. Salbuespen batekin. Bera han egon zen. Borondatez bueltatu zen. Aldatu nahi zuen.