Prentsa oharra

Elkarrekin Podemos-IUtik gure haserrea eta gaitzespen eta harridura adierazten dugu Aintzane Pujanari, Aizarnazabalen hilda agertu zen emakume donostiarrari, gertatutakoaren albisteen aurrean. Litekeena da
urteko lehen hilketa matxista izatea Gipuzkoan.

Aintzane indarrez atxiki zuten eta ondoren hil egin zuten. Ankerkeria- eta basakeria-gertaera horri egunero emakumeei egiten zaizkien dozenaka eraso eta erailketa gehitu behar zaizkio, emakume izate hutsagatik. Emakumeen eskubideen urraketa berri bat da, feminizidioa, indarkeria eta sexuesplotazioa dituena.

Elkarrekin Podemos-IUri dagokionez, ezinbesteko politika kementsuak iruditzen zaizkigu hilketa matxistekin eta emakumeen aurkako erasoekin amaitzeko, sexu-esplotazioan inplikatutako pertsona guztiei jazartzeko, eta erakunde guztien eta gizartearen erabateko laguntza eta baliabideak izateko, mugatzen gaituen eta gure oinarrizko eskubideen aurka egiten duen indarkeria horren prebentzioan, arretan eta erreparazioan.

Horregatik, beharrezkoa da indarkeria matxista mota guztien aurrean gure gorputzen eta bizitzen segurtasuna eta osotasuna bermatuko dituzten politikak berrikustea. Beharrezkoa da gizartea sentsibilizatzea eta kontzientziatzea, gure askatasunak gozatu eta erabili ahal izan ditzagun, erasoak jasateko arriskurik gabe.

Elkarrekin Podemosek (IU) premiazkotzat jo du berdintasun politikak eta indarkeria matxisten aurkako politikak sakon berrikustea. Hala izan dadin lanean ari gara, erakundeetan proposamen zehatzak eginez, Eusko Legebiltzarrean, Foru Aldundietan eta udaletan aurrekontuak handitzeko.

Horregatik guztiagatik, gizarteari bere haserrea erakusteko eskatzen diogu,bere herrietan antolatzen diren ekitaldiekin bat eginez, eta dolua adierazten diogu emakume donostiar honen hilketa krudel eta zentzugabe berri honi.