Prentsa oharra

U30 Aldaketaldia (1) ekimenaren barruan asteburu honetan antolatutako mobilizazio eta ekintzetan parte hartzera dei egiten du Larreko Mahaiak (2).

GuraSOSen giza katea Donostian Larunbatean, hilak 23, eguerdian, GuraSOSek giza kate bat antolatu
du Donostian. Hona hemen deialdi zehatza:
Hona hemen, berriz, katea ahal den modurik ordenatuenean egiteko argibideak: Zubietako erraustegian orain dela egun batzuk izandako sutearen lorratzetik dator mobilizazio hau. Urtebete eskasean erraustegian
izandako laugarren istripu serioa da. Ez da marka makala, kontuan izanda instalazio berri-berria dela, alde batetik, eta, bestetik, Foru Aldundiak “puntako teknologiadun instalazio erabat seguru” gisa
famatzen duela.

Larreko Mahaiak espresuki gaitzetsi nahi du Aldundiak GuraSOSi eginiko mehatxua. Garbi dago mehatxu horren helburua ahots kritiko bat isilaraztea dela. Aldundiak egin behar duena da behingoz
gardentasunaz jokatzen hasi, gardentasunaz presumitu bai, baina ilun, oso ilun, jokatzen baitu.
Ordizian, ibilaldia Amundarain Errekan barrena Larunbatean bertan, goizeko 10:30ean, Landarlanek antolatuta, ibilaldia egingo da Amundarain Errekan barrena. Natura-balioak eta arazoak bertatik bertara ezagutzeko aukera ona. Ibilaldian parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea (682463478).

Eibarren, Zaldibarko hondamendia argitzeko musika
Larunbatean bertan, 12:30ean, Zaldibar Argituk eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak elkartasun-kontzertu bat antolatu dute Eibarren. Kartela oso-oso erakargarria da.

Zuhaitz-landaketa Loiolako Erriberetan Igandean, berriz, hilak 24, Haritzaldek eta Herribertxo Kultur
Elkarteak antolatuta, zuhaitz-landaketa egingo da Donostian, Loiolako Erriberetan. Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da. Xehetasunak, honako kartel honetan: Erakusketak Orereta-Errenterian eta Azpeitian Oreretan, Xenpelar aretoan, Abiadura Handiko Trenaren inguruko erakusketa ikus daiteke egunotan. Xehetasunak, honako kartel honetan: Azpeitian ere, Urola Bizirik-ek antolatuta, erakusketa bat paratuko dute astelehenetik aurrera erakusketen udal aretoan. Gaia, Urolako zikinak eta garbiketa-kanpainak. Erakusketa hau ostiral bitartean zabalik egongo da eta egunero bisitatu ahal izango da 16:00etatik
20:00ak arte.

U30ean, manifestazioa Donostian
Orain arte aipatutako mobilizazio eta ekintza hauek U30 Aldaketaldiaren barruan antolatutakoen parte bat baino ez dira. Izan ere, U30 Aldaketaldia, Gipuzkoan bakarrik (eta kontuan izan ekimenak Gipuzkoatik kanpo ere oihartzuna izango duela), 20 herri baino gehiagotara iritsiko da.

Gipuzkoan ekimenaren gailurra urtarrilaren 30ean bertan izango da, Donostiako Gladys Enea parketik Bulebarrera joango den manifestazioan.