Prentsa oharra

Atzo, urtarrilak 24, Loiolako Erriberan zuhaitz landaketa burutu dugu Erribertxo Kultur Elkartearen laguntzaz. Aurreko urteetan sorturiko ibar basoari ale berriak gehitu dizkiogu. Horrela, oraingoan 65 zuhaitz gehiago sartu ditugu: haltzak (Alnus glutinosa), zume gorriak (Salix alba), astigar txikiak (Acer campestre), haritzak (Quercus robur), lizarrak (Fraxinus excelsior), ereinotzak (Laurus nobilis) eta gorostiak (Ilex Aquifolium). Beste hainbeste herritar lagundu digute zeregin horretan. Mila esker denoi!

Koronabirusa dela eta, araudia eutsiz neurri bereziak ezarri dira eta, esaterako, aurretik ezinbestekoa zen izen ematea. Era berean, txandatan burutu da, landaketa puntu baloitzeko familia bat egon delarik.


Landaketa hau izan da Haritzalde Naturzaleen Elkarteak U30 ALDAKETALDIA ekimenari egiten dio lehen ekarpena, baina ez da azkena izango. Beherago zehaztuko dugunez, landaketa gehiago izango dira Donostian eta Altzon, baina urtarrilaren 30ean Haritzaldek ere parte hartuko du Donostian egingo den eta Kristina
Enea-Gladys Eneatik 17:00etan aterako den manifestazioan.


U30 ALDAKETALDIA
U30 Aldaketaldia Larreko Mahaiak sustatutako ekimena da eta honako hau du helburu: urtarrilaren 30aren bueltan, ahal den herri, auzo, ikastetxe eta lan-zentro guztietan klima-, bioaniztasun- eta, oro har, ingurumen-larrialdia salatzeko ekintzak antolatzea, betiere ikuspegi lokaletik.

Norabide aldaketa sakona eta berehalakoa behar da. Trantsizio ekologiko eta sozialki justu baten alde urratsak emango dituen jendartea aktibatu eta saretzea ezinbestekoa delako Haritzalde Naturzaleen Elkarteak bat egin du ekimenarekin. Argi dugu bizitzaren aldeko norabide-aldaketa hori ez dela gauzatuko horren alde egiten duen euskal gizarte aktibo eta saretua ez badugu.
ALDATU SISTEMA, EZ PLANETA!! ! ! ! #ZALDIBAR GOGORATUZ

ZERGATIK LANDAKETAK ETA LOIOLAKO ERRIBERAKO IBAR BASOA
Zuhaitzak garrantzia handia dute eta are gehiago hirigunean, onuren zerrenda luzea izanik: kutsaduraren aurka eta aire kalitatearen alde, gure osasunerako, estresaren aurka, paisaia alaitzeko, kaleko tenperaturaren erregulatzaile dira… Klima aldaketaren kontrako zuzeneko ekintza da eta guk argi dugu, zenbat eta gehiago, orduan eta hobeto. Bestalde, Haritzalden berebiziko garrantzia ematen diegu berdeguneei eta beti bertako zuhaitzak aldarrikatzen ditugu, babesleku gisara gertuko biodibertitatea mantentzen laguntzen dutelako.

Loiolako Erriberan zeuden Donostiako azken paduraren defentsan sortu zen besteak beste Haritzalde eta Urumea ibaiaren kanalizazioaren aurka aritu ginen. Alferrik ordea. Ibai ertz naturala nahi genuen eta posible bazen, baina harresi bertikala eraiki zen. Hortaz, azken urteetan ibai aldera ematen duen maldan berezko landaredia berreskuratzen saiatzen ari gara: ibar basoa eta baso mistoa, hau da, lehen lerroan zume gorriak eta haltzak eta atzean haritzak, lizarrak, zumarrak, gereziondoak, otsolizarrak, astigar txikiak, gorostiak,
hurritzak, intsusa beltzak, elorriak, sagarminak, makatzak…

DATOZENAK
• Urtarrilak 30. Donostia. MANIESTAZIOA. Larreko Mahaiak deituta eta gizarte mugimendu ugarik babestuta, Cristina Enea-Gladys Eneatik 17:00etan atera eta Bulebarrean amaituko dena.
• Otsailak 5. Altzo. Hitzaldia eta gorosti baten landaketa. Altzoko Eskola Txikia: Imaz Bertsolaria Eskola Txikia. Lurgaia Fundazioa eta Altzoko Udalak lagunduta.
• Otsailak 6. Altzo. Zuhaitz landaketa 10etatik aurrera. Lurgaia Fundazioa eta Altzoko Udalak lagunduta.
• Otailak 7 . Donostia. Zuhaitz landaketa 10etatik aurrera Txomin Eneako Ibai Parkean. Txomin Eneako Lanberri Auzo Elkarteak eta Donostiako Udala lagun.


Gure jardueretan parte hartzeko aurretiko izen ematea ezinbestekoa da.
B PLANETARIK EZ DAGOELAKO, LARRIALDI EKOLOGIKOAREN AURREAN, EKIN!
ALDATU SISTEMA, EZ PLANETA!! ! ! ! #ZALDIBAR GOGORATUZ